Donostia Turismoak indartu egin du turismo sustapen estrategikoa, intereseko merkatuetan segmentatuta

Egilea Arantzazu

Jornadas Directas de Turespaña en Estados Unidos y Canadá
Donostia Turismoak azken hilabeteetan turismoa sustatzeko eginiko lana bereziki bideratua izan da merkatu eta segmentu jakinetan destinoaren posizionamendua sendotzera, eta, horretarako, kalitatean, espezializazioan eta publiko profesionalaren ezagutzan oinarritutako estrategia baliatu du. Helburua ez da izan haztea, baizik eta bisitari profil jakin bat erakartzea: hiriko turismo ereduarekin eta garapen orekatu eta jasangarriaren aldeko apustuarekin bat datozenak.

Esparru horretan, erakundeak zenbait azokatan, lan tailerretan eta jardunaldi profesionaletan parte hartu du, dela gertuko merkatuetan, dela nazioartekoetan. Horien artean, nabarmentzekoa da maiatzaren 8tik 10era Bilboko BECen izandako Expovacaciones azoka. Han, Donostia Turismoak Basquetourren standean parte hartu zuen, eta Donostiari eta Gipuzkoari buruzko informazioa eskaini zuen, batez ere inguruko lurraldeetatik etorritako bidaiariei zuzenduta.

Maiatzaren 10etik 15era, era berean, Turespañak Amerikako Estatu Batuetarako eta Kanadarako eginiko Jardunaldi Zuzenetan parte hartu zuen Donostia Turismoak Montrealen. Topaketaren bosgarren edizio horretan, entitateko ordezkariek 50 bilera presentzial inguru egin zituzten bi merkatuotako bidaia agentziekin eta turoperadoreekin. Donostiarekiko interesak oso maila positiboan jarraitu zuen, destinoa ikuspegi kualitatibo eta segmentatutik lantzeko bereziki egokiak ziren profil profesionalekin.

Destinoa sustatzea indartzeko, era berean, agente espezializatuei zuzendutako ohitze eta ikuskatze bidaiak egin ziren. Turespañak Kanadan egindako jardunaldien ondoren, Bespoke Compass Travel-Thallo Events etxeko ordezkari batek Donostia bisitatu zuen ikuskapen bidaia batean, hiriaren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko. Donostia Turismoak agenda antolatzen lagundu zuen, eta agenteak destinoan izaniko egonaldia babestu zuen.

Horretaz gainera, maiatzaren 14tik 17ra bitartean Reisebüro Ibero International GmbH Lufthansa City Center etxeko sei agentek ikuskapen bisita bat egin zuten Donostiara. Donostia Turismoak agenda antolatzen lagundu zuen, eta pintxo tour bat eskaini zien parte hartzaileei, bertatik bertara ezagutu zezaten tokiko kultura gastronomikoaren adierazpenik ezagunenetako bat.

Ekainean, Zuricheko Turismo Bulego Espainiarrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako fam trip batean ere lagundu zuen Donostia Turismoak. Bidaia horretan, Suitzako zenbait tokitatik etorritako zortzi agentziak parte hartu zuten ekainaren 12tik 15era bitartean. Erakundeak pintxoari lotutako esperientzia gastronomiko bat antolatu zuen, destinoaren nortasuna eta berezitasuna erakusteko bide gisa.

Ekintza horiekin, Donostia Turismoak lan ildo jakin bat finkatu du, oinarri gisa harturik merkatu hautaketa, profesional preskribatzaileekiko harreman zuzena eta hiriaren posizionamenduarekin koherenteak diren esperientziak sustatzea. Estrategia horren helburua izan da Donostiak merkatu interesgarrietan duen ospea indartzea, eta, hala, turismo sustapen zehatzagoa eta jasangarriagoa bultzatzea, betiere destinoko ereduarekin lerrokatuta.
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.