Memoria

Turismo jasangarria etorkizunera begira gidatuz

Donostiak bere Turismo Plana eguneratu du, digitalizazioari eta GJHei egokitutako eredu iraunkorra sustatzeko, etorkizunera begira.

Donostia / San Sebastián cuenta con un Plan Director de Turismo Sostenible, Visit – Bizi 2023-2027, creado con la voluntad de dar respuesta a la evolución y transformación del turismo a nivel global, desde la perspectiva local y con un enfoque holístico. Se trata de un documento de trabajo participado, elaborado con la valiosa contribución de un extenso colectivo de personas expertas, profesionales del sector privado y público, la representación política y la ciudadanía.

Planaren erronka estrategikoak

Hona hemen Plan honen helburu nagusiak:
→ Hiriaren oparotasuna eta donostiarren ongizatea.
→ Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte- jasangarritasuna.
→ Herritarren, bisitarien eta turismo sektorearen arteko oreka.
→ Bizi kalitatea eta bisitarena, bisitari kopuruaren aurrean.

Etorkizuna markatzen duten eraldaketak

Zalantzarik gabe, azken urteotan gizartean ikusi ditugun portaera- eta kontsumo-ereduak finkatzen ari dira. Adimen Artifiziala sartu denetik, iraultza teknologikoak aurrera jarraitzen du geldiezin, eta jasangarritasunak sendo jarraitzen du kezkatzen gaituen ardatz nagusietako bat izaten. Gainera, mundu mailako egoera politiko, sozial eta ekonomiko nahasiak neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten digu, ezinbestean.
Gero eta agerikoagoa da helmuga turistikoon bilakaera; hain zuzen, garrantzi handiagoa ematen zaio gure jarduera eremuen kudeaketari, eta sustapena ere bideratuagoa eta selektiboagoa da. Hori guztia kontuan hartuta, arreta handiagoa jartzen dugu gobernantzan, funtsezko printzipioa baita hala eremu publikoetan, administrazio maila batzuen eta besteen artean, nola sektore pribatuan: guztia lotuta dago. 
Senderistas caminando entre árboles

Turismo iraunkorrarekiko konpromisoa

Turismoak arduratsua eta eragile guztientzat (sektore publikoa eta pribatua, bisitariak eta herritarrak) erantzunkidea izan behar du, bakoitzak bere mailan jardunda, tokiko komunitatearen garapen sozioekonomikoa, bertako kulturaren eta nortasunaren babesa eta ingurumen oreka bermatze aldera.
Azkenik, ulertu behar da politika turistikoak hiri estrategiaren parte izan behar duela, ez elementu paralelo gisa, estrategia horren elementu banaezin gisa baizik.

Memoria 2024

Deskargatu
Aurreko urteetako memoriak

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.