Irudi korporatiboa
Donostiak marka turistikoa estreinatu du
Era errazean errealitate konplexu bat gauzatzeko modua da marka. Kasu honetan, errealitate honek (Donostia turismogune moduan) jarrera eta ikuspegi desberdinak biltzen ditu.
Markak ezingo du bere egitekoa lortu, baldin eta ez badago behar bezala lerrokatuta turismoaren fenomenoa eta horrek hirian duen eragina ikusten dugun moduarekin.
Beste turismo bat posible da
Ezin dugu alde batera utzi, enplegua sortzen duelako, enpresen ehuna dinamizatzen duelako eta euskal kultura eta nortasuna zabaltzen laguntzen duelako Lehen mailako turismogune moduan finkatzea dugu helburu.
– Toki jasangarria, sozialki, ingurumenaren aldetik eta ekonomiaren aldetik.
– Gu geu izanez. Gure nortasunari eta izaerari eutsiz.
– Bertako bizi-kalitatean oinarritzen den xarma duen turismogunea..
– Bisitariak integratzearen alde egiten duen hiria, “behin behingo bertako herritar” bihurtuz
Balioak eta izaera
Balioak dira gure jokabidea zehazten duten jarraibideak. Jokabide hori kolektibo bateko partaideek partekatzen badute, orduan balioak “kultura” bihurtzen dira. Balio horiek definitzen gaituzte hiri eta turismogune gisa, eta jarraitu behar dugun bidea ezartzen digute, bai formari bai mamiari dagokionez.
Ederra geografikoki eta hirigintzari dagokionez. Orekatua. Giza eskalan egina. Ingurunearekin modu harmonikoan garatua.
Irekia eta kosmopolita. Integratzailea. Sormena alderdi guztietan lantzen da bertan. Kultura indar eraldatzaile gisa ulertzen duena.
Hartzeko prest. Lasai eta seguru. Pertsonak elkartzera eta laguntzera ohituta dauden leku bat.
Sinplea, diskretua eta soila. Delikatua. Dotorea dena eta egiten duena.
Euskal Herriko eta Europako hiria. Bere kultura zabaltzen duena eta balioa ematen diona. Bere esentzia eguneratzen du garaikide egiteko
Balioaren proposamena
The iconic city
Donostia mila aldiz esan dugu hiri paregabea dela. Guztiok. Bertakoek eta kanpokoek.
Donostia osoa ikono bat da, eta, era berean, ikonoz beteta dago, bisitariek ikoniko bihurtzen dituzten eta berekin eramaten dituzten espazio, eraikin, eskultura eta irudiz beteta. Eta ikono horiek guztiak esparru geografiko trinko, txiki eta erabilgarrian daude kokatuta. Giza eskalan, eskala bizigarrian. Eta hori Donostia ezagutzeko sentsazioaren parte da.
Baina Donostia ikonikoa da, ez soilik bere itxuragatik. Gastronomia, dotorezia, egiteko modua, partekatzeko eta ospatzeko modua ere berezkoak eta bereziak dira, eta Donostia ezagutzeko esperientzia bizipen bereizgarria bihurtzen dute.
Balioaren proposamen hau goiburu soil eta ulergarri batekin laburtuko dugu.
Ez du itzulpenik behar; izan ere, nazioarteko hizkuntzan adierazten da, ingelesean. Kontzeptu horiek, bere aldetik, grezieratik -εἰκόνος- eta latinetik -civitas- datoz: Kontzeptu horrek leialki adierazten du gu garena.