Kanpainak
Uda honetan arnastu Donostia
Estatuko publikoari zuzendutako “Arnastu Donostia” kanpainak tonu leun, emoziozko eta iradokitzaile batez, Donostia turismogune berezi, gertuko, seguru, erlaxatu eta kalitatezko gisa aurkezten du.
Donostia Turismoak uda honetan bere estrategia egokituko du, koronabirusaren osasun-krisiaren ondorioz, eta donostiarrak eta inguruko bisitariak beraien hiria berriro deskubritzera animatuko ditu, Donostiak duen eskaintza aberatsaz goza dezaten.
Cristina Lagé Turismo Sostengagarriko zinegotziak adierazi duenez, “Pandemiak bultzatu gaitu apustu hori egitera, Estatuan eta beste herrialde batzuetan egiten denaren ildotik. Argi dago turisten mugimenduak ez direla bereziki garrantzitsuak izango datozen hilabeteetan, koronabirusaren ondorioz; beraz, donostiarrak eta gertuko publikoa erakartzeko proposamenak egiten ditugu, aurten Donostiak eskaintzen dituen xarmez gozatzeko”.

Estatuko publikoari zuzendutako kanpaina bat da, eta bisitari potentzialek dituzten beste turismo-erakarpen batzuen aldean Donostiak dituen bereizgarrietan jartzen du arreta. Irudien edertasunaren bidez eta sentsazioetan oinarritutako narratiba baten bidez eta tonu sotil, emozional eta atseginez iradokitzen du Donostiak turismogune moduan eta ongizatearen ikur moduan duen kalitatea. Ongizatearen, patxadaren, gozamenaren eta lasaitasunaren hiriaz gozatzeko gonbita luzatzen du.
Donostia Turismoaren web-orriak online edo Donostiako turismo-bulegoan eskuratzeko proposamen bereziak egongo dira eskuragai. Kanpaina estatuan zabalduko da online publizitate programatikoaren bidez (Search, Display, Discovery, YouTube, Facebook eta Instagram Ads…); osotara, 40 milioi inprimaki kaleratuko dira, eta publiko segmentatu bati zuzendutako online prentsaren bidez ere zabalduko da. Mugak ireki ahala, nazioartera ere zuzenduko da kanpaina.
Gipuzkoako Sabadell bankuaren babesarekin, Donostia Turismoaren barruan, kolaborazio publiko-pribatuei lotutako aro berri bat ireki da, markaren filosofía eta DSSTurismoak bultzatzen duen ekimena bat datozenean. Kasu honetan, bankuaren filosofía tokiko enpresei eta ekimei laguntzea da eta horre-gatik izan dute kanpainetan kolaboratzeko interesa.
Bi kanpaina horiez gain, Donostia Turismoak uneoro eguneratzen du bere web-orri eta sare sozialetako edukia balizko bidaiariei ilusioa pizteko eta Donostiakoak bertako saltokietan kontsumitzera animatzeko. Horretarako, hainbat baliabide erabiliko dira: bideo-minipilulak, bideo eta irudi bidezko blog-esperientziak, 360ºko panoramikak, erreportajeak eta hedabide nazional eta nazioartekoetan hiriari buruz egindako gomendioak, besteak beste.
Cristina Lagé Turismo zinegotziak adierazi duenez, “DSS Turismoak bere Gida Planaren ardatz estrategiko nagusien aldeko apustuari eusten dio: kalitatea, sostengagarritasuna, benetakotasuna eta oreka. Udari begira, hurbileko eta estatuko publikoari zuzenduko zaio nagusiki, eta turismo-sektorearekin lotutako Donostiako enpresei eta DSS Turismoko 330 establezimendu bazkideei ematen dien babesa indartuko du, ekonomia sustatzeko asmoz”.