Behatoki turistikoa
2023ko datuak
Datu turistikoak
OSTATU GAUAK
Iturria: Eustat
NAZIOARTEKO TOP 10
- 1. Frantzia
- 2. Estatu Batuak
- 3. Erresuma Batua
- 4. Alemania
- 5. Herbereak
- 6. Italia
- 7. Argentina
- 8. Irlanda
- 9. Japonia
- 10. Australia
Iturria: Eustat
ESTATUKO TOP 10
- 1. Madril
- 2. Katalunia
- 3. Euskadi
- 4. Andaluzia
- 5. Gaztela eta Leon
- 6. Aragoi
- 7. Valentziako Erkidegoa
- 8. Galizia
- 9. Nafarroa
- 10. Asturias
Iturria: Eustat
Informazio gehiago
Ostatu gauen guztizkoan, Frantziatik (% 14,38) eta Madrildik (% 12,04) etorritakoak nabarmentzen dira, eta, horien atzetik, Estatu Batuetatik (% 7,16), Kataluniatik (% 7,14) eta Erresuma Batutik (% 5,51) etorritakoak.
Webgunea eta sare sozialak
BISITA-KOP. AISIALDIKO WEBETAN 2023ko vs 2022ko maiatza
BISITA-KOP. KONGRESUEN WEBEAN 2023ko vs 2022ko maiatza
JARRAITZAILE-KOP. SARE SOZIALETAN 2023ko vs 2022ko maiatza
BAZKIDEEN WEBGUNEETARA EGINDAKO KLIKAK2023ko vs 2022ko maiatza
Webguneak 618.188 bisita izan ditu 2022ko urtarriletik maiatzera (% 2,5 +) eta 117.367 jarraitzaile baino gehiago Sare Sozialetan
Informazio gehiago
Berriro ere, aisialdiko webguneak estatukoak baino nazioarteko bisita gehiago izan ditu: Espainia da rankingaren liderra, % 37rekin, Frantziak gertu-gertutik jarraituta, kuotaren % 34rekin eta % 20ko igoerarekin 2022aren aldean. Hirugarren lekuan Erresuma Batua dago, kuotaren % 7rekin; eta laugarren lekuan Estatu Batuak, % 13ko hazkundearekin.
Komunikabideak eta rankingak
the Most Welcoming Cities on Earth for 2023: #3 San Sebastián
Booking
Best Food Destinations in the World: #17 San Sebastián
Tripadvisor
Espainiako 22 hiririk lehiakorrenak turismoaren arloan: #4 Donostia
Hosteltur
Looking For Sun? The Best European Destinations For The Sunniest Spring Break: #3 San Sebastian
Forbes
Datu turistikoak
OSTATU GAUAK
Fuente: Eustat
TOP 10 NAZIOARTEKOAK
- 1. Estatu Batuak
- 2. Frantzia
- 3. Erresuma Batua
- 4. Alemania
- 5. Herbehereak
- 6. Australia
- 7. Italia
- 8. Irlanda
- 9. Belgika
- 10. Argentina
Iturria: Eustat
TOP 10 ESTATUKOAK
- 1. Madril
- 2. Katalunia
- 3. Andaluzia
- 4. Valentziako Erkidego
- 5. Euskadi
- 6. Gaztela eta Leon
- 7. Aragoi
- 8. Gaztela-Mantxa
- 9. Galizia
- 10. Nafarroa
Iturria: Eustat
Informazio gehiago
Ostatu gauen guztizkoan, Estatu Batuetatik (% 17,12), Frantziatik (% 13,87) eta Erresuma Batutik (% 11,53) datozenak nabarmentzen dira; Estatu mailan, berriz, Madril (% 31,07) eta Katalunia (% 19,33) dira azpimarratzekoak.
Atzerritarren artean rankingeko lehenak Frantziatik etorritakoak dira (% 24,38), eta ondoren, Erresuma Batutik (% 5,43), Alemaniatik (% 5,34) eta AEBtik (% 3,66) etorritakoak.
Nazionalei dagokienez, madrildarrak (% 5,95) eta katalanak (% 5,93) nabarmentzen dira, andaluziarren (% 3,77) eta Valentziako Erkidegoko bisitarien (% 3,59) aurretik.
Webgunea eta sare sozialak
AISIALDIKO WEB
BISITA-KOP.
SARE SOZIALETAKO JARRAITZAILE-KOP.2023ko vs 2022ko iraila
CONVENTION BUREAU WEB. BISITA-KOP
WEB PREMIUM BISITA-KOP.
klik bazkideentzat
WEB IRISGARRIA BISITA-KOP.
Informazio gehiago
Komunikabideak eta rankingak
How to spend a foodie weekend in San Sebastián
The Telegraph
Donostia / San Sebastián destaca en el ranking mundial de congresos ICCA
Conexo
Qué ver en San Sebastián: descubre los siete lugares más bonitos de la ciudad
The Objective
Sleep Like Royalty at These Extraordinary Heritage Hotels
Luxury Escapes
Datu turistikoak
OSTATU GAUAK
Iturria: Eustat
TOP 10 NAZIOARTEKOA
- 1. Frantzia
- 2. Estatu Batuak
- 3. Erresuma Batua
- 4. Alemania
- 5. Japonia
- 6. Herbehereak
- 7. Italia
- 8. Portugal
- 9. Australia
- 10. Argentina
Fuente: Eustat
TOP 10 ESTATUKOA
- 1. Madril
- 2. Katalunia
- 3. Euskadi
- 4. Valentziako Erkidegoa
- 5. Andaluzia
- 6. Gaztela eta Leon
- 7. Aragoi
- 8. Gaztela-Mantxa
- 9. Nafarroa
- 10. Kanariak
Iturria: Eustat
Informazio gehiago
Nabarmentzekoak dira Frantziatik etorritako bisitariak (nazioarteko ostatu gau guztien % 25,151, 2022. urtearen aldean % 0,52ko jaitsiera izan badute ere) eta Madriletik eta Kataluniatik etorritakoak (bien artean Estatuko ostatu gau guztien % 44,95 hartzen dute, 2022aren aldean % 1,63ko jaitsiera izan arren).
2013az geroztik, nazioarteko gau ostatuek Estatukoak gainditu zituzten, etadatu hori goraka joan da urtez urte. Hala ere, pandemiaren ondorioz, joera goitik behera aldatu zen 2020an (% 69,24 estatukoak vs. % 30,76 nazioartekoak) eta 2021ean (% 56,39 vs. % 43,61); eta berriro orekatu zen 2022an (% 50,13 Estatukoak eta % 49,87 nazioartekoak), harik eta 2023an (% 46,04 Estatukoak eta % 53,96 nazioartekoak) ohiko joera berreskuratu zen arte.
Webgunea eta sare sozialak
AISIALDIKO WEB BISITA-KOP.2023 vs 2022
KONGRESUEN WEB BISITEN KOP. 2023 vs 2022
SARE SOZIALETAKO JARRAITZAILE-KOP.2023 vs 2022
BAZKIDEEN WEBGUNEETARA EGINDAKO KLIKAK 2023 vs 2022
Webguneak 305.083 bisita izan ditu 2023ko urritik abendura (% 30-), eta 124.327 jarraitzaile baino gehiago Sare Sozialetan
Informazio gehiago
Hala ere, kalitatezko bisitak aurreko urteetakoen antzekoak izan dira, eta nabarmen igo dira bazkideen zerrendetara eta bazkide fitxetara egindako bisitak.
Dendara egindako bisitek ere behera egin dute, komunikabideetan gutxiago inbertitu delako; hala ere, azken hiruhilekoan online erositako produktuen kopurua aurreko urteetakoaren maila bertsuan egon da.
42.000 dokumentu baino gehiago deskargatu dira, hau da, argitalpenen deskarga bere horretan mantendu da. Bisiten % 60 inguru Estatukoak izan dira, eta, ondoren, Frantziako merkatutik etorritakoak datoz (publikoaren % 28 gainditu du). Erresuma Batua izan da hirugarren merkatua, bisiten % 4 pasatxorekin.
Hiruhileko honetan bisita organikoak ordaindutakoak baino gehiago izan dira; eta aurreko urteko hiruhilekoaren aldean, % 3 igo dira.
Bisitarien % 65 Estatutik etorri dira eta % 25 Frantziatik; aurreko urtean bezala, datu honek gora egiten jarraitzen du.
Edukirik bisitatuena kongresuen agenda izan da; eta bigarrena, mugikortasunari buruzko informazioa.
Hotel bilatzailea, jatetxe bilatzailea, pintxorik onenak auzoka, etab.
Donostia Turismoaren profil guztien jarraitzaileek gora egin dute 2023an sare sozialetan: 39.643 jarraitzaile Facebooken, 14.832 jarraitzaile Twitterren, 60.646 Instagramen, 7.352 Pinteresten eta 1.854 LinkedInen. 124.327 jarraitzaile guztira sare sozialetan (2022. urteko 110.222 jarraitzaileekin alderatuta, % 12,80+)
Komunikabideak eta rankingak
San Sebastián, one of the most attractive getaways for brand new 2024
USA news
Best things to do in Spain: San Sebastián pintxos
The Independent
The 5 best Spanish towns to visit in the off-season
Conde Nast Traveller
Some Of The Most Livable Cities Are Also Cool Places To Visit
Forbes
Bisitariaren profila eta gogobetetzea
*Donostia bisitatzen du, baina Euskadiko beste leku batean ematen du gaua.
Iturria: Datakey-k, inkesten bidez, Donostia Turismorako egindako ikerketa
2023an lanean jarraitu dugu Donostia bisitatzen dutenen gogobetetze maila ezagutu nahian; halaber, horien profila aztertzen jarraitu dugu gogobetetze inkesten bidez.
Urtarriletik urrira inkestak egin dira azken urteetan horretan aritu den enpresa berarekin (lehiaketa publiko bidez kontratatua). Guztira, 1.210 inkesta egin dira: 1.085 inkesta, hirian gauren bat igaro zuten bisitariei (turistei) zegozkien; eta 125 inkesta, Donostian gaua eman ez zuten bisitariei zegozkien (haietako 82 txangozaleak ziren; eta gainerako 43ak gaua hiritik kanpo igaro zuten turistak ziren). 2023ko azaroan eta abenduan, inkesten metodologia berrikusi eta hobetu da, eta pixkanaka inkesta berriak lantzen hasi dira.
Helmuga turistikoari buruzko Inkesta honen emaitzen arabera, Donostiako bisitarien tipologia honela deskriba daiteke: 45 eta 54 urte bitarteko bisitariak izaten dira; eta ondoren, 55 eta 64 urte bitartekoak datoz. Generoari dagokionez, bisitarien profila hauxe da: % 52,9 gizonak dira eta % 47,1 emakumeak (datu hau alderantzikatu egin da 2022. urtearekin alderatuta). Eta batez ere, bikoteak edo taldeak (senideak edota lagunak) izaten dira.
Gehien erabiltzen den garraiobidea norberaren ibilgailua da (% 59,3), ondoren hegazkina (% 35,5); eta oso atzetik autobusa (% 3,2) eta trena (% 1,6).
Batez besteko egonaldia 3 egunekoa izaten da. Donostian egiten diren gau bakarreko egonaldiak apur bat jaitsi dira (% 20,9tik % 19,4ra); 3 eguneko egonaldiak pixka bat igo dira (% 23,8 versus % 23, 2022. urtean; azkenik, 4 eta 7 egun arteko egonaldiak % 21,7tik (2022an) % 26,6ra (2023an) igo dira.
Bidaiarien motibazioa Aisialdia eta denbora-pasa da (% 68); hala ere, ekitaldi eta kongresuetara etortzearen motibazioa % 15,4ra igo da 2023an.
Egonaldietan egindako jarduera nagusiak gastronomikoak izan dira (“Pintxoak jatea”, % 91,1; “Jatetxe tradizionaletan jatea”, % 51,7); eta turistek gehien egiten duten hirugarren jarduera erosketak egitea izan da (% 44,5).