Gipuzkoako XX. Pintxo Txapelketa

Gipuzkoako XX. Pintxo Txapelketa

Apirilaren 23an, 16.00etatik aurrera María Cristina Hotelean izango da txapelketa

Ikusi bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=BnJRkSHgyyM

Berrogei establezimendu baino gehiagok izena eman dute Gipuzkoako Barmans Elkarteak antolatutako XX. Gipuzkoako Pintxo Txapelketan. Joan den astean, epaimahai profesional batek guztiak bisitatu zituen eta sailkatutako hogeiak hurrengoak dira: Apitxin, Aralar, Boulevar 9, Ezkurra, Gaztelumendi, Galerna Jan Edan, Gastrobar Sugartoki, Gran Sol, Felix Manso Ibarla, Izei, Manolo, Meltxor, Mesón Martin, Next Bi, Ondarribi, Oquendo, Sardara, Txalanta, Zazpi eta Zeruko.

Final handia María Cristina Hotelean izango da, apirilaren 23an, 16.00etatik aurrera. Bertan, parte hartzaileek 25 minutu izango dituzte lehiaketako 7 pintxoak prestatzeko. Epaimahaia 6 epailek osatuko dute: nazioartean ospe handia duten sukaldariak (Izar Mitxelinak), gastronomoak, kazetari gastronomikoak, BCCko irakasleak etab.

Finalean, Gipuzkoako Ostalaritzak sari metaliko berezia eskainiko du 2018ko Gipuzkoako Pintxo onenarentzat. Gainera, ohiko sariak emango dira (Urrezko Platera 2018, Zilarrezko Platera 2018, Brontzezko Platera 2018); halaber, Eusko Label Saria eta originaltasunari saria eskainiko dira.

pintxo-txapelketa

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.