Donostiako Behatoki Turistikoa | 2025eko balantzea
Donostiak jarduera turistiko egonkorrarekin eta nazioartean pisu handiagoarekin amaitu du 2025a, eta indartu egin ditu MICE turismoa edo topaketa profesionalak, hiriaren garapen turistikorako sektore estrategiko gisa. Balantze orokorrak erakusten duenez, eredu orekatuagoa ageri da, urtaro kontzentrazio txikiagoarekin eta balio erantsi handiagoarekin. Halaber, hiriko fluxuak, gero eta modu zehatzagoan eta aurrerapen handiagoz kudeatzen dira.
Donostiako Behatoki Turistikoaren datuek baieztatzen dutenez, Donostiak egonkortzeko eta urtarokotasuna hausteko etapa hasi du 2025ean. Joera hori lerrokaturik dago Donostia Turismoaren estrategiarekin, balio erantsi handiagoko eredu arduratsuago eta orekatuago baterantz aurrera egiteko. Hiriko turismoa kudeatzeko Gurera eredu berriaren esparruan, modu positiboan interpretatzen da bilakaera hori. Izan ere, lehentasuna ez da bisitari bolumena handitzea, baizik eta donostiarren bizi kalitatean eta hiriaren ongizatean oinarritutako destino gisa finkatzea.
2025ean 2.122.612 ostatu gau erregistratu dira Donostian, 2024an baino % 0,48 gutxiago. Moderazio txiki horretatik haratago, datuek adierazten dute urtarokotasunak hobera egin duela eta urte barruan hobeto orekatu direla turismo fluxuak: indartu egin dira tradizionalki behe denboraldiarekin lotutako hilabeteak, hala nola urtarrila, otsaila, ekaina eta abendua, eta doikuntza nabarmenagoa izan da udan, % 1,48ko jaitsiera erregistratu baita (urteko gainerako hilabeteetan, beherakada hori % 0,18koa izan da).
2025eko balantzeak berresten du, gainera, destinoa finkaturik dagoela nazioartean. Ostatu gauen % 66,05 nazioarteko bisitariek igaro dituzte. Gainera, % 2,83 areagotu dira aurreko urtearen aldean; merkatu nazionalak, aldiz, behera egin du. Amerikako Estatu Batuak dira ostatu gauen rankingeko buru, eta atzetik datoz Frantzia, Madril eta Erresuma Batua. Horrek erakusten du Donostiak gero eta gaitasun handiagoa duela nazioarteko merkatuetan erakartzeko.
Aldi berean, MICE turismoak (Meetings, Incentives, Conferences and Exhibitions) indartu egin du eginkizun estrategikoa hiriaren turismo ereduan. 2025ean Donostian egin ziren topaketa profesional gehienak nazioartekoak izan ziren. Hauek izan ziren landutako gai nagusiak: zientzia (% 22), medikuntza eta osasuna (% 21) eta teknologia industriala (% 20). MICE balio bereziko sektorea da, mesede egiten baitio goi denboralditik kanpoko jarduerari; horretaz gainera, talentua, jakintza eta berrikuntza erakartzen ditu hirira eta lurraldera, eta indartu egiten du Donostiaren nazioarteko posizionamendua, balio erantsi handiko topaketa profesionalen destino gisa.
Alde horretatik, Donostia zazpigarren postuan dago estatuan azken ICCA rankingean (International Congress and Convention Association). Kongresu turismoari buruzko nazioarteko adierazle nagusiak ematen dituen zerrenda horretan, azpiegitura handiagoak dituzten hirien atzetik soilik ageri da Donostia (hala nola Madril, Bartzelona edo Valentzia).
Eskariaren profilak ere garbi uzten du kalitatearen aldeko apustu argia, eta ez kantitatearen aldekoa. Bisitariek 2,05 gau eman dituzte batez beste, eta iraupen hori luzeagoa izan da nazioarteko bisitarien artean (2,13 gau) estatukoen artean baino (1,91 gau). Horri fideltasun maila handia gehitu behar zaio, bisitarien % 49 lehenago ere izanak baitziren Donostian.
Gogobetetzea, gainera, oso handia da: Donostian ostatu hartzen dutenek 10 puntutik 9,2 ematen dizkiote batez beste beren esperientziari; gaua igarotzen ez dutenek, berriz, 10etik 9 puntu.
Balantzearen datu nabarmenenetako bat espazio publikoaren benetako okupazioari buruzkoa da. Egun arrunt batean, gaua igarotzen duten turistak hiriko presentzia osoaren % 6 baino ez dira.Gehienak egoiliarrak (% 57) eta ohiko ez-egoiliarrak (% 19) dira, hala nola lana eta ikasketak Donostian dituztenak edo ohiko jardueretarako Donostiara etortzen direnak, nahiz eta bertan bizi ez. Txangoei dagokien presentzia, berriz, % 18 ingurukoa da.
Oro har, egoiliarrak eta maiz ibiltzen diren pertsonak dira espazio publikoaren eguneroko okupazioaren % 76. Datu horiek agerian uzten dute hiri presioa ezin zaiola egotzi turismoari soilik, eta, horrenbestez, agerian gelditzen da premia bat: beharrezkoa dela aldez aurretik kudeaketa doiagoa egitea, lurraldeak banatuta eta Behatoki Turistikoaren etengabeko monitorizazioan oinarrituta.
Turismoak, gainera, ekarpen ekonomiko eta sozial garrantzitsua du Donostiarentzat. Sektoreak bertako barne produktu gordinaren % 14 inguru ematen du, eta 2025ean 16.030 pertsona inguruk ziharduen lanean turismoari lotuta; hau da, biztanleria aktiboaren % 19, 2024an erregistratutako 15.712 pertsonen gainetik (% 17).
Ostalaritzaz aparte, turismoa balio kate bat da, eta jarduera, enplegua eta aukerak bultzatzen ditu zuzenean ukituriko sektoreetan, hala nola ostatuan, merkataritzan, garraioan, kulturan, turismo zerbitzuetan eta kongresu jardueran. Baina baita zeharka ere, aipaturiko sektore horientzat lan egiten duten eremuetan, hala nola tokiko ekoizleetan, artisautzan, sormen industrietan eta teknologian, besteak beste.
Balantze horrekin, Donostiak berretsi egiten du estrategia: fokua ez da bolumena handitzea, baizik eta hobeto kudeatzea, fluxuak orekatzea, hiriarentzat balioa sortzea, eta turismo eredu gero eta jasangarriago eta nazioartekoago baten alde egitea, betiere donostiarren ongizatearekin lerrokaturik.