Donostia, helmuga turistiko gastronomiko nagusia

Asteartea, 09 Urtarrila 2018

Donostia Estatuko helmuga gastronomikoen buruan kokatzen da, Dinamiza kontsultorak landutako “Espainiako eskariaren II Ikerketa”-ren arabera. Probintziei dagokienez, Gipuzkoa bigarren posizioan agertzen da eta autonomia erkidegoen artean, berriz, Euskadi hirugarrena da.

Hirien sailkapenean, Donostia lehen turismo helmuga gastronomikoa da, eta atzetik Madril, Bartzelona, Bibo eta Logroño kokatzen dira. Ikerketa Dinamiza kontsultora espezializatuak landu du, Madrileko Turismo Erkidegoaren zuzendaritza nagusiarekin eta González Byass taldearekin kolaborazioan. Hostelturrek argitaratu eta zabaldu du ikerketa.

Ikerketak, halaber, probintzia eta autonomia erkidegoen irudia aztertzen du, beraien xarma gastronomikoa kontuan hartuta. Probintziei dagokienez, Gipuzkoa sailkapeneko bigarren lekuan kokatzen da, Madril eta Cádiz atzetik dituela. Autonomia Erkidegoen sailkapenean, aldiz, Euskadi hirugarren lekuan dago Galizia eta Andaluziaren atzetik.

Informazio gehiago:
http://dinamizaasesores.es/turismo/turismo-gastronomico/destinos_gastronomicos_espana/
https://www.hosteltur.com/125950_ranking-destinos-favoritos-turismo-gastronomico.html


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.