Donostia “European Best Destination 2017” lehiaketako top 5ean

Donostia “European Best Destination 2017” lehiaketako top 5ean

Donostia botu gehien jaso dituen bosgarren hiria izan da « Europako 2017 Helmuga Onena » bezala, European Best Destinationsek (EBD) antolatutako botazio popularrean. EBD erakunde europar independente entzutetsua da eta Europako kultura eta turismoa bultzatzea du helburu. 426.859 pertsonek bozkatu dute eta Oporto izan da edizio honetako irabazlea.

Hiru astez 400.000 botu baino gehiago jaso dira www.vote.ebdest.in webgunearen bitartez eta Donostia izan da bosgarren hiririk bozkatuena European Best Destinations-ek antolatutako lehiaketan. 15 hiri finalistak kalitatezko helmuga bezala sustatuko dira, 2017an citybreak baterako tendentzia moduan proposatuz. 2015ean Burdeos izan zen hiri irabazlea; 2016an Zadar, eta 2017an Oporto.

Hurrengoak izan dira bozka gehien jaso dituzten hiriak:

1. Porto
2. Milan
3. Gdansk
4. Atenas
5. Donostia / San Sebastián
6. Sozopol
7. Vienna
8. Stari Grad
9. Basel
10. Rotterdam
11. Roma
12. Madrid
13. Bonifacio
14. Paris
15. Wild Taiga

Bestalde, 2016an, Donostia Europako helmuga erromantikorik hoberenen artean bozkatua izan zen, eta Kontxako Hondartza, Europako hondartza onenen artean nabarmendua izan zen, European Best Destinationsen arabera.

EBD erakunde europarra da; Bruselasen du egoitza eta Europako kultura zein turismoa bultzatzeko sortu zen, EDEN sarearekin eta turismo bulego nagusiekin kolaborazioan. 260 helmuga europar baino gehiago sustatzen ditu bere webgunearen eta sare sozialaren bitartez. Bertan, 3 milioi bisitari ditu eta komunikabideetako oihartzunak 50 milioi euro baino gehiagoko balioa.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.