2018 urtea kongresuei dagokienez urte ona izatea espero da

2018 urtea kongresuei dagokienez urte ona izatea espero da

Asteartea, 23 Urtarrila 2018

Jada 46 ekitaldi profesional eta 7 azoka konfirmatu dira Donostian 2018 urterako, eta kopurua igoko da urteak aurrera egin ahala. Dagoeneko 37 kongresu lotu dira 43.005 gaualdirekin, 4 batzar 1.910 gaualdirekin, eta 5 jardunaldi/seminario 3.395 gaualdirekin. Pizgarri bidaiei dagokienez, hainbat bidai konfirmatu dira, batez ere Estatu Batuak, Alemania eta Frantziatik.

Aipagarria da, 46 ekitalditik, 32 nazioartekoak direla, hots %70a. Donostia Tursimoa & Convention Bureauren Gida Planaren ardatz estrategikoaren baitan kokatzen da nazioartekotze eta desestazionalizazio estrategia lagunduko dituen Kongresu-turismoa bultzatzea.

Hainbat ekitaldi aipagarri:
– XV Certamen de la Creatividad (apirilak 12-14), nazioarteko 1800 parte-hartzailerekin.
– LUBMAT 2018- Lubrication Management and Technology Conference (ekainak 5-6), nazioarteko 300 parte- hartzailerekin.
– IBERIAN MICE FORUM (uztailak 1-2), nazioarteko 100 parte- hartzailerekin.
– Graphene Week (irailak 9-14), nazioarteko 850 parte- hartzailerekin.
– European Ecosystem Services Conferences (ESP) (urriak 14-19), nazioarteko 600 parte- hartzailerekin.
– Automotive Glazing Europe (azaroak 15-16), nazioarteko 150 parte- hartzailerekin.
– GEDET- Reunión del Grupo de Dermatología Estética y Terapéutica de la Academia Española de Dermatología (azaroak 15-17), nazioarteko 400 parte- hartzailerekin.
– II Salón Internacional de Cómic y Manga- COMIDK (martxoak 16-18 marzo), nazioarteko 7500 parte- hartzailerekin.
 

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
 

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.