Kanpainak
Uda honetan hemen geratuko naiz
“Uda honetan Hemen Geratuko Naiz” kanpaina hiritarrei eta gertuko bisitariei zuzentzen zaie: animatu egiten ditu beren hiria eta eskaintzen duen guztia berraurkitzera, hala sektoreko enpresa txiki donostiarra ere susta dezaten. Turismo-esperientziak eta -jarduerak deskontuekin lortzeko aukera izango da gure web-orrian: sansebastianturismoa.eus
Bertako eta gertuko bisitariei zuzendutako kanpaina da. “Uda hau Donostia gelditzeko eta inguratzen gaituen guztia arretaz esploratzeko aukera bat da, egunerokoan jabetzen ez garen gauza, plan, esperientzia edo jarduera horiei guztiei erreparatzeko parada; eta era berean, elkartasun-ariketa bat beren jarduera berreskuratzeko beharra duten Donostiako enpresa txiki eta ertainekin” aierazi du Lagék.
Kanpaina honen bitartez, donostiarrak eta inguruko bisitariak gonbidatzen ditugu hiriak eskaintzeko duen guztia “berraurkitzera”: museoak, bisita gidatuak oinez edo bizikletaz, ur-jarduerak naturan, txangoak… taldeko esperientziak eta irteera pribatuak ere egongo dira. Kontsumoa suspertzeko, gainera, DSS Turismoak deskontu-promozio berezi bat aterako du. Bi turismo-jarduera erosiz gero, % 10 deskontatuko da; hiru jarduera erosiz gero, % 15; eta lau erosita, % 25. Esperientziak eskuragai egongo dira www.sansebastianturismoa.eus web-orrian edo Donostiako turismo-bulegoan (Boulevard, 8).
Inguru hurbilean eta Euskadin zabalduko da kanpaina online publizitate programatikoaren bidez (Search, Display, Discovery, YouTube, Facebook eta Instagram Ads…); 20 milioi inpresio egingo dira, hiriko autobus turistikoak errotulatuko dira, autobusaren markesinetan jarriko da ikusgai, eta irrati bidezko iragarki-laburren bidez, prentsa idatziz eta online ere zabalduko da.