Kanpainak
Bidaia bat Donostiako pintxoaren jatorrira
Donostia Turismoak, Pintxoaren Institutuarekin batera, “Pintxoen sekretua” kanpaina berria jarri du abian, Next Generationen esparruan. Asmoa da tokiko produktuaren benetakotasuna, kalitatea eta hirian pintxoaren tradizioa ahalbidetzen duten saltoki, merkatu eta ekoizle txikien katea balioestea.
Kanpaina helburu argi batetik abiatzen da: jendeari erakustea pintxo bakoitzaren atzean lanbide bat, sasoiko produktua eta bertako merkataritza daudela. Balio-kate horrek, Donostiako gastronomiari ez ezik, hiriaren identitate kulturalari ere eusten dio.
Taberna, merkatu eta ekoizleak ezagutzeko benetako ibilbidea
Kanpainak pintxo bakoitzaren atzean dagoen “sekretua” ezagutzera gonbidatzen ditu zenbait herrialdetako eduki sortzaileak: Pintxo Institutuko taberna batean pintxo enblematiko bat dastatu ondoren, sukaldeko langileek produktua nondik datorren ezagutzera eramango dituzte (auzoko merkatuak, arrandegiak, harategiak edo bertako saltokiak), Donostia Turismoaren estrategiaren balioak indartzen dira horrela: jasangarritasuna, benetakotasuna eta lehen sektorearen babesa.
Eneko Fernández (@enekomchef11) Oliyosen eta La Rebotikan izango da, eta haien pintxo ezagunenak egiteko bertako txanpiñoia edo baserriko landako arrautza funtsezkoak direla erakutsiko du.
Jenni Häyrinen (@liemessa) Kata4 eta Urtxori-Bi tabernetan barneratuko da, bieirak eta hurbileko hegaluzeak pintxo bakoitzaren berezitasuna nola definitzen duten erakusteko.
Asier Rodríguezek (@papousfood) Bitácorako otarrainxka Chupa Chupsaren eta Aukerako onddo-pintxoaren sekretua ezagutaraziko digu, Mariscos Izaguirre edo Aitor Lasaren moduko ekoizle eta saltokien garrantzia nabarmendurik.
Fiona Ythierrek (@mange.ris.aime) Antonioren otarrainxka-raviolia eta Biarritzeko buztan-pintxoa ezagutu, eta San Martin Merkatuko produktu freskoarekin nahiz bertako Patxi Aduriz harategiarekin konektatuko du errezeta bakoitza.

Kanpainak naturalki indartzen ditu DSST estrategiaren balioak, desestazionalizazioa azpimarratuz, sasoiko produktuari protagonismoa emanik, eta deskontzentrazioa bultzatuz, hiriko hainbat auzotan zehar sakabanatutako merkatuak, dendak eta ekoizleak ikustera ematen dituenez. Eredu turistiko jasangarriagoa ere bultzatzen du, tokiko produktuaren erabileran eta lehen sektoreari mesede egiten dion hurbileko gastronomian oinarritzen baita. Hori guztia begirada autentiko batetik aurkezten da, Donostiako DNA osatzen duten ogibideak, istorioak eta prozesu errealak erakutsiz.
Proiektua ikus-entzunezko formatu eleaniztun batean sortu da, irismena handitzeko: talde profesional batek ekoitzitako zortzi reel dira, parte hartzen duten sortzaileen eta Donostia Turismoaren artean elkarlanean argitaratuak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa). Horrez gain, esperientzia bakoitzean sakontzen duten lau blog-sarrera idatzi dira, elkarrizketak, errezetak eta produktu bakoitzak bere jatorritik pintxo bihurtu arte egiten duen bidearen kontakizun xehea jasorik.