Prentsa

Press trips

Eskerrik asko gure hiriarekiko, Donostiarekiko, agertutako interesagatik. Aterako den erreportajea arrakasta bihur dadin poz handiz lagunduko dizugu. Ahalik eta elkarlan onena izatea bermatzeko, irakurri, mesedez, partaidetzako baldintza hauek:

Bete eskaera-formularioa

Urte osoan prentsako eskari ugari jasotzen dugu. Horregatik, garrantzitsua da zure komunikabidearen audientzia-profila eta datuak biltzen dituen formularioa betetzea zure eskaera ebalua dezagun. Prentsako bidaia batean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da erreportajearen argitalpena komunikabidearekin baieztatuta egotea.

Prestatu aldez aurretik zure prentsako bidaia

Mesedez, zurekin lankidetza izatea nahi baduzu, garrantzitsua da behar adinako aurrerapenez jakinaraztea bidaia-egitaraua prestatu, baliabide turistikoekin harremanetan jarri, erreserbak egin eta abar egin dezagun. Horregatik, mesedez, egin eskaera gutxienez sei aste lehenago.
Mujer caminando junto al mar

Egiaztapen-gutuna

Antolatzen ditugun prentsako bidaietan, hiriko turismo-baliabide ugariri lankidetza eskatzen diogu. Lankidetza justifikatu ahal izateko, zure eskaera Donostiari buruzko erreportajea argitaratuko duzun komunikabideko editoreak/zuzendariak egindako egiaztapen-gutunaren bidez bermatzea eskatu nahi dizugu. Era berean, azken hamabi hilabeteotan argitaratutako gutxienez bi erreportaje bidaltzea eskertuko genizuke.

Press Kit-a

Hirira iristean, press-kit bat emango dizugu; kitak hiriko planoa, oporretako gida eta prentsa-txostena biltzen ditu. Gainera, eskatzen diguzun beste edozein informaziorekin laguntza eskain diezazukegu. 

Laguntza Donostiara iristeko

Atzerrian dauden Espainiako Turismo Bulegoek (OET, gaztelaniaz), kasu batzuetan, Donostiara egiteko bidaietan laguntza eskain dezakete. Nahi baduzu, zure eskaera baloratu ahal izateko hitz egin beharko zenukeen harremanetarako pertsonaren izena eman diezazukegu. Dagokizun bulegoari buruzko informazioa hemen ere topa dezakezu.

Ostatua

Kazetarien ostatua kudeatu ahal izateko, bazkide diren hotelekin lan egiten dugu. Beti ezin ditugu egonaldiak doan eskaini; izan ere, hotelen interesaren esku egoten da hori.

Saiatu goi-denboraldian ez aukeratzen

Ez ditugu babesten prentsako bidaiak goi-denboraldian (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) edo ekimen eta jaialdi nagusiak antolatzen diren datetan; izan ere, hiriko turismo-baliabideak eta ostatuak beteta egoten dira egun horietan.

Filmazioak eta argazki-saioak

San Sebastián Film Commission. Donostian, filmazioekin eta argazki-saioekin lotutako baimenen inguruko guztia kudeatzen duen agentzia bat dago. Informazioren bat behar izanez gero:

Zure press trip-a antolatu nahi duzu?

Bete hurrengo formularioa

Lankidetza eskaera

Izenarekin (*) markatutako eremuak derrigorrezkoak dira

Ley de Protección de Datos de Carácter Personal

Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Donostiako Udala da. Tratamenduaren helburua da turismo-produktu propioen salmentatik eratorritako informazio pertsonala kudeatzea, bai eta salmenta horiei lotutako gogobetetze-inkestak kudeatzea ere.
Datuen babesari buruzko eskubideak edozein unetan baliatu ditzakezu: emandako baimena kentzea, tratamenduaren aurka egitea, zure datu pertsonaletara sartzea, horien zuzenketa edo ezabaketa eskatzea, bai eta indarrean dagoen araudiak aitortutako gainerako eskubideak baliatzea ere. Horretarako, eskaera bat bidal dezakezu posta elektroniko bidez helbide honetara: dbo@donostia.eus.

Datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza dagokion estekaren bidez kontsulta dezakezu: https://sansebastianturismoa.eus/eu/pribatutasun-politika/
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.