Hiru enpresa berri batu dira Donostia San Sebastián Turismoaren sarera

Egilea San Sebastián Turismo

Donostia San Sebastián Turismoak bere enpresa elkartuen sarea zabaltzen eta dibertsifikatzen jarraitzen du, Hotel Palacio Bellas Artes San Sebastián, Matarranz 1911 eta Urgull Kafe sarean txertatu baitira. Atxikimendu berri hauek gero eta anitzagoa den turismo-ekosistema indartzen dute; bertan, ostatuarekin, merkataritza espezializatuarekin eta gastronomiarekin lotutako proposamenak uztartzen dira, hiria bisitatzen dutenen esperientzia aberasten lagunduz.

Sare honetara proiektu eta enpresa berriak gehitzeak kalitatezko turismo-eskaintza bereizia garatzen jarraitzeko aukera ematen du, Donostiaren nortasunari estuki lotuta dagoena.

Hotel Palacio Bellas Artes San Sebastián

Curio Collection by Hilton markaren aterkipean, Hotel Palacio Bellas Artes San Sebastián hotelak hiriko eraikin enblematikoenetako bat berreskuratu du. 1914an inauguratutako zinema zaharra, 81 logelako hotel bihurtu da gaur egun, jatorrizko eraikinaren esentziari eutsiz. Bereziki nabarmentzen da haren kupula, jatorrizkoaren erreplika zehatza.

Matarranz 1911

Bestalde, Matarranz 1911 enpresak mende batetik gorako esperientzia eskaintzen du ehungintzaren eta etxerako jantzigintzaren arloan. Kalitatea, xehetasuna eta bikaintasuna bilatzen jardun duten lau belaunaldiren ibilbidearekin, enpresak Espainian egindako produktuak eskaintzen ditu, espazio pertsonalizatuak sortzera bideratuak.

Urgull Kafe

Sarera batu diren bazkideen artean, Urgull Kafe ere aipatuko dugu, produktu fresko eta kalitatezkoekin prestatutako gosari eta brunch-etan oinarritutako proposamen gastronomikoa eskaintzen duena.

Inkorporazio hauekin, Donostia San Sebastián Turismoak tokiko enpresa-sarearekiko lankidetza-eredua indartzen jarraitzen du, helmugaren lehiakortasuna bultzatzeko eta sektoreko eragileen artean sinergia berriak sortzeko funtsezko lan-ildo gisa.

DSSTren enpresa elkartuen sareak turismo-esperientziaren etengabeko hobekuntzarekin, zerbitzuen kalitatearekin eta Donostia erreferentziazko turismo-helmuga gisa sustatzearekin konprometitutako erakundeak biltzen ditu; era berean, hiriaren aniztasuna, izaera eta berezitasuna balioan jartzen laguntzen dute.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.