Donostia Turismoak webgune berria estreinatu du abenduan. Atari eraberrituari esker, herritar zein bisitariek hobeto ezagut, prestatu eta bizi dezakete Donostia. Lau hizkuntzatan erabil daiteke webgunea (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), eta, gainera, bi landing espezifiko ditu Alemaniako eta Japoniako merkatuetarako, helmugaren nazioarteko proiekzioa indartze aldera.
Webgune berriak egitura argi eta funtzionalaren alde egiten du apustu, eta edukiak berrantolatu dira, inspirazioa bilatzea eta bidaia planifikatzea samurragoa izan dadin. Egonaldia urratsez urrats antolatzen laguntzen duen planifikatzaile bat dauka, bai eta informazio praktikoa, mapak, proposamen tematikoak eta era askotako interesen araberako ibilbideak ere.
Beste aurrerapen nabarmen bat online denda da. Bertan, enpresa bazkideek eskainitako produktuak eta esperientziak eros daitezke, besteak beste, bisita gidatuak eta jarduera kultural nahiz gastronomikoak. Hala, modu erraz eta irisgarrian zentralizatu da eskaintza.
Horrez gain, espazio espezializatuak ere baditu atariak, era askotako profil profesionalen beharrei erantzuteko. Horien artean, Donostia San Sebastián Convention Bureauren gune espezifikoa dago. Ekitaldietarako aretoen bilatzaile bat, antolatzaileentzako informazioa eta kongresu agenda bat eskaintzen ditu, eta orobat dauzka bertako sektoreari eskainitako eremu bat eta komunikabideentzako gune bat, prentsa baliabide erabilgarriak jasotzen dituena.
Halaber, webguneak irisgarritasunaren gaineko eremu espezifiko bat du, eta informazio zehatza eta hainbat baliabide bildu dira bertan, premia desberdinak dituzten pertsonei bisita errazteko. Bestalde, premium segmentuari eskainitako gune batek Donostiako lurraldeari, kulturari eta gastronomiari lotutako esperientzia esklusiboak nabarmentzen ditu.
Berrikuntza horrekin, komunikazio-eredu moderno eta inklusiboago baterantz doa Donostia Turismoa, erabiltzailea harturik xede. Helmugaren kalitatea indartzeaz gain, bisitariari bidaiatu aurretik, bitartean eta ondoren lagunduko dion esperientzia digital bat eskaintzen du.