DSS Premium jardunaldia: 9 enpresa berri

Egilea San Sebastián Turismo

Azaroaren 27an, DSS Premium klubak beste topaketa profesional bat egin zuen, gaur egun programan parte hartzen duten 43 enpresak bildurik. Jardunaldiak bi ardatz izan zituen: premium bidaiariaren azken joerak ezagutzea, eta, 2026. urteari begira, hiria posizionatzeko estrategia bateratua indartzea.
Saioan, gama altuko merkatuaren bilakaera aztertu zen, eta bisitari mota horren ohitura, motibazio eta itxaropen berriak nabarmendu ziren. Izan ere, profil hori funtsezkoa da balio erantsi handiagoko turismo jasangarri bat garatzeko. Era berean, lankidetzazko dinamikak egin ziren DSS Premiumen proiektu estrategikoan aurrera egiten jarraitzeko. Helburua da Donostia bidaiari zorrotzarentzat erreferentziazko helmuga gisa finkatzea.

Bederatzi enpresa berri batu dira DSS Premium klubera

Edizio honetan, ongi etorri ofiziala egin zitzaien hiriko premium eskaintza zabaltzen eta aberasten duten bederatzi enpresa bazkideri:
  • Ama jatetxea
  • Paulo Airaudoren Amelia jatetxea
  • Paulo Airaudoren Ibai jatetxea
  • Alameda jatetxea
  • Quera 1887
  • Amarenak
  • Noventa-Grados
  • Casa Otaegui gozotegia
  • Sortalde
Enpresa berri horiek barne harturik, DSS Premiumek gastronomiako, artisautzako eta zerbitzu esklusiboetako esperientzien sarea indartzen du, eta, hala, benetakotasuna, bikaintasuna eta pertsonalizazioa bilatzen dituen bidaiari baten espektatibekin lerrokatutako toki-ekosistema sendotzen.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.