Donostia Premium Klubak jakintza indartzen du bere enpresa elkartuen artean

Egilea Arantzazu

SS Premium Klubaren esparruan, eta barneko lehen fam tripak izaniko arrakastaren ondoren, bigarren edizio bat egin zen maiatzaren 6an, hiriko hotel nabarmenetako batzuen arduradunei zuzenduta. Sei profesionalek parte hartu zuten Donostiako eta inguruko Premium klubeko baliabideak bertatik bertara ezagutzera bideratutako jardunaldian, eta, horri esker, indartu egin ziren enpresa elkartuen arteko hartu-emana eta destinoa preskribatzeko gaitasuna.

Ibilbidean zehar, Minimil, Casa Otaegui, Galería Ekain Arte Lanak eta Amarenak bisitatu zituzten, baita Alameda jatetxea eta Hiruzta upategia ere, biak Hondarribian. Ekimen horri esker, balioa eman zitzaien destinoari lotutako premium eskaintzaren berezitasunari, kalitateari eta aniztasunari.
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.