Beste bost enpresa sartu dira Donostia Turismoko enpresa elkartuen sarean

Egilea Arantzazu

GOe
Donostia Turismoak enpresa elkartuen sarea zabaltzen jarraitzen du, eta, oraingoan, gastronomiari, turismo aktiboari, tokiko kulturari, berrikuntzari eta hiriko esperientzia bereziei lotutako bost eragile berri batu dira.
 
Enpresa horiek (GOe – Gastronomy Open Ecosystem, APAR jatetxea, IBK Bike, El Vaskito Sagardoteka Jatetxea, eta SURFEAT – Kresala Surf Eskola) indartu egiten dituzte Donostiako eskaintza turistikoaren aniztasuna eta kalitatea, eta destinoaren nortasunarekin lotutako proposamen berritzaileak eskaintzen dituzte.
 
GOe – Gastronomy Open Ecosystem duela gutxi inauguratua da, eta gastronomiaren inguruko jakintza, berrikuntza eta talentua batzen dituen komunitate global bat osatzen du. Proiektu horrek barnean hartzen ditu Gastronomiako Zentro Teknologikoaren ikerketa eta berrikuntza jarduera, baita berrikuntza bultzatzeko eta ekintzaileei laguntzeko programak ere. Era berean, etengabeko prestakuntza espezializatua eta masterrak eskainiko ditu, erreferentziazko topaketak eta ekitaldiak antolatuko ditu, eta herritarrak bilduko ditu ikerketa eta berrikuntza prozesuetan, bai eta kultura gastronomikoa sustatzeko eginahalean ere.
 
APAR euskal sukaldaritza garaikidea eskaintzen duen jatetxe bat da, eta GOe zentroaren laugarren solairuan dago, Donostiako eraikinik berezienetako batean. Haren proposamenak produktua, sormena eta ardo hautaketa zaindu bat uztartzen ditu: gastronomia, diseinua eta giroa, itsasoaren pare-parean uztarturik. Zurriola hondartzaren gaineko ikuspegi pribilegiatuekin, erdian mahai handi bat duela eta atmosfera erlaxatuarekin, APAR jatetxeak sukaldaritzaz eta denbora partekatzeaz disfrutatzeko gonbita egiten du, guztia ere hiriaren gaineko ikuspegi berri batetik.
 
IBK Bike etxeak errepide, gravel eta e-MTB bizikletak alokatzen ditu Donostian, eta Gipuzkoa modu aktibo eta desberdinean deskubritzeko gonbita egiten du. Kostaldea, haranak eta gastronomia bi gurpilen gaineko esperientzia turistiko baten parte bihurtzen dira, egunean 40 eurotik aurrerako alokairuekin.
 
El Vaskito Sagardoteka Jatetxeak txotxaren eta euskal gastronomiarik onenaren esentzia hurbiltzen du Donostiaren bihotzera urte osoan zehar. Proposamen horren bidez, sagardogintzaren kulturaz eta tokiko sukaldaritzaz gozatuko ahal izango da, hiritik irten gabe.
 
SURFEAT – Kresala Surf Eskolak surfa eta pintxo ibilbidea uztartzen ditu, Donostian bestelako esperientziak eskaintzeko. Hiria talde txikietan ezagutzeko modu aktibo, bertako eta autentikoa, itsasoa, gastronomia eta Donostiako kultura uztartzen dituena.
 
Atxiki berri horiekin, Donostia Turismoak enpresa elkartuen sarea indartzen jarraitzen du, eta sendotu egiten du lankidetzan, kalitatean, berrikuntzan eta destinoaren autentikotasunean oinarritutako ekosistema turistikoa.
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.