Bazkideen Kopa 2025

Egilea San Sebastián Turismo

Bazkideen topagunea 2025
Aurten ere, 2025ean, Donostiako turismo-sektorearentzat ezinbesteko topaketa bihurtu da Bazkideen Kopa. Abenduaren 16an, Donostia Turismoren enpresa bazkideen 200 ordezkari baino gehiago bildu ziren Social Huben, festa, lanbideko trukea eta etorkizuneko erronkei buruzko gogoeta bateratua uztartu zituen jardunaldi batean.

Ekitaldian, Jon Insausti alkateak azken urteko aurrerapenei buruzko begirada partekatua eskaini zuen, Olatz Yarza Mugikortasuneko, Garraio Jasangarriko eta Turismoko zinegotzi delegatua eta Isabel Aguirrezabala Donostia Turismoren zuzendaria zituela lagun. Haien mintzaldietan, azpimarratu zuten zein garrantzitsua den kalitatean eta jasangarritasunean oinarritutako eredu turistiko bat mantentzea, erakundeen, enpresa-sarearen eta herritarren arteko lankidetza indartuz, hala bisitariei zein bertako biztanleei mesede egingo dien oreka bat lortzeko.

Ekitaldiak giro hurbila izan zuen, eta, bertaratuek parte hartzeko aukera ugari izan zituztenez, sektoreko eragileen arteko networkinga sustatu zen. Bertako kalitate handiko produktuekin egindako pintxoak dastatzera emanik, berriro ere, balioa eman zitzaion Donostiako gastronomiari, turismo-eskaintzaren zutabe estrategikoa eta gertuko produktuarekiko konpromisoaren erakusgarri den aldetik.

Donostia Turismoak bertaratutako guztien parte-hartzea eta enpresa bazkideen inplikazioa eskertzen du. Haien lankidetza funtsezkoa da hiriaren nortasunari hobeto egokitzen zaion turismo jasangarriago eta lehiakorragoa erakartzeko bidean aurrera egiteko. Donostiako turismoaren erronka eta abaguneak lantzeko kohesio eta elkarlan gune gisa biziki garrantzitsua da topaketa hau, eta hala berretsi du 2025eko edizio arrakastatsuak ere.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.