Adimen artifizialari buruzko prestakuntza saioak Donostia Turismoaren enpresa elkartuentzat

Egilea Arantzazu

Formación IA a empresas asociadas
Azken hilabeteetan, Donostia Turismoak zenbait prestakuntza saio bultzatu ditu enpresa elkartuei zuzenduta. Egindako hiru saioen ardatz nagusia adimen artifiziala izan da, kontuan izanik tresna horrek gero eta presentzia handiagoa duela turismo sektorea sustatzeko eta kudeatzeko, baita onlineko posizionamendurako ere.

Lehen prestakuntza saioa, “Online posizionamendurako AA” izenekoa, joan den apirilaren 28an egin zen, Donostia Turismoak antolatuta. Buzzko etxeak eman zuen saioa, eta harrera bikaina izan zuen parte hartu zuten enpresen artean.

Hurrengo bi prestakuntza saioak Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Departamentuak antolatu zituen, eta kudeatu, berriz, Donostia Turismoak, TALENTUR programaren esparruan. Lehenbizikoa maiatzaren 12an egin zen: “Nola izan AAren erantzun ofiziala”. Bigarrena maiatzaren 26an izan zen: “Zure marketin agentzia profesionala GEM batean”. Bi saioak Digixop enpresak eman zituen.

Udazkenera begira, aurreikusita dago turismo enpresa elkartuei prestakuntza saio gehiago eskaintzea, haien gaitasunak indartzen jarraitzeko eta tresna digital berrietara egokitzen laguntzeko.
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.