2025eko abenduraen 4a
Joan den urriaz geroztik, hiru enpresa berri ditu Donostia Turismoaren sareak, eta haiei esker sendoagoa da hiriko turismo, kultura eta zerbitzu eskaintzaren aniztasuna eta kalitatea. La Burguessia, Parkean Arte eta San Sebastian Lockers tokiko ekosistemaren parte dira orain, eta bisitarientzat zein bertako biztanleentzat dauden aukerak zabaltzen dituzte.
La Burguessia: bikaintasun gastronomiko aitortua
La Burguessia Donostiako sukaldaritzako erreferente gisa finkatu da. 2024an eta 2025ean Gipuzkoako hanburgesarik onenaren eta Euskal Herriko bigarren onenaren saria jaso eta gero, markak hiru lokal ditu hirian jadanik: Grosen, Erdialdean eta Antiguan.
Produktuaren kalitatearen eta elaborazio bakoitza zaintzearen aldeko apustua tarteko, ezinbesteko bisita da goi mailako hanburgesa batez gozatu nahi dutenentzat.
Parkean Arte: sormen-gunea hiriaren bihotz betean
Araba parke parean, Parkean Artek eremu berean bildu ditu tailerra eta denda. Hor, Idoia Grijalbo (ZERAMIKX) zeramikagileak eta Laida Usandizaga bitxigileak beren pieza berdingabeak diseinatzen, ekoizten eta erakusgai jartzen dituzte, jendeari artisautza-prozesutik gertuko esperientzia eskainirik.
Espazioa bertako beste artista batzuen lanek osatzen dute; hala, Donostiako sortzaileen balioa nabarmentzen duen proposamen aberats eta anitza moldatu dute.
San Sebastian Lockers: kontsigna eroso eta irisgarria
Autobus eta tren geltoki intermodalaren 0 solairuan, San Sebastian Lockersek kontsigna zerbitzu praktiko eta segurua eskaintzen du hiriaren erdigunean.
XXL tamainako armairuak ditu, bolumen handiko ekipajeetarako bereziki pentsatuak. Horrela, Donostian zehar zamarik gabe eta lasaitasun osoz mugitzeko aukera ematen du.
Enpresa berri horiek barne harturik, bere enpresa-sarea indartzen, tokiko garapena bultzatzen eta hiriko bisitarien esperientzia hobetzen jarraitzen du Donostia Turismoak.