Woody Allenen lanaren filmazioak sarrera-murrizketak eragingo ditu Donostian

Astelehena, 08 Uztaila 2019

Donostia Turismoak filmatze-aldian, uztailaren 10tik abuztuaren 20ra bitartean, hirian joan-etorriak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du.

Woody Allen zinemagile estatubatuarraren lanaren filmazioa dela eta, uztailaren 10a eta abuztuaren 20a artean hiriko hainbat tokitara sartzeko mugak eta zirkulazio-etenak gerta daitezkeela jakinarazi nahi dizuegu. Denbora-tarte horretan, hiriko kanpoko eta barruko kokapenak zein Gipuzkoako geografiako beste toki batzuetan egingo dituzten filmatze-egunak tartekatuko dituzte.

Aldaketa horien data zehatzak Donostiako Udalaren webguneko oharren eremuan eguneratuko dira: www.donostia.eus

Filmatzeak iraungo duen tarte horretan, Donostia Turismoak hirian joan-etorriak egiteko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizue.

Filmari buruz

Woody Allenek komedia erromantiko bat filmatuko du Donostian. Oraindik inork ez daki zer izenburu izango duen, baina Donostia Zinemaldiari buruzkoa izango da. Elena Anaya aktore espainiarra eta Christoph Waltz alemaniarra izango dira protagonistak. Halaber, aktore-taldean daude, besteak beste, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi López eta Wally Shawn


Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.