Turista kopuruak behera egin du Euskadin, Aste Santua 2016ko martxoan ospatunbaitzen, baina jaitsiera txikiagoa da Donostian

Ostirala, 21 Apirila 2017

Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak, hurrengoa esan du: “Kontuan izan behar da aurten martxoan ez dela Aste Santurik egon eta joan den urtean bai, eta horrek jaitsiera bat erakusten du Euskadiko herrialdeetan. Gipuzkoako jaitsiera oso nabarmena da, ia %10ekoa, eta Donostiakoa, aldiz, %5ekoa soilik. Ekitaldiek, kongresuek, martxoko Publizitate Jaialdiak berak, Donostiak Aste Santua ez izateari hobeto erantzutean lagundu du. Datuak lasaiak dira, eta erakusten dute turismoa arrazoizko parametroetan dagoela, hilabete batzuetan igotzen da eta beste batzuetan pixka bat jaisten da; beraz, hazkundea leuna eta orekatua da, eta hori da, hain zuzen ere, Donostiako Udalaren helburua.

EUSTATek argitaratutako martxoko datuen arabera, turismoko eboluzioari buruz, hiriburu guztietan jaitsiera egon da, Aste Santua 2016ko martxoan izan baitzen eta 2017an, berriz, apirilan. Hala ere, jaitsiera txikiagoa izan da Donostian (-%4,7) Euskadirekin (-%4,9) eta Gipuzkoarekin (-%9,9) alderatuta.

EUSTATen datuek Donostiaren rola sendotzen dute lurraldeko turismoaren trakzio-indar gisa. Gipuzkoako 73.318 bisitarietatik, 43.798 Donostiatik datoz, hots, %60. Nazioartekotzea ere nabarmenagoa da Donostian (gaualdien %41 atzerritarrenak izan dira), Gipuzkoako gainerako herrialdeekin alderatuta (gaualdien %24,5 atzerritarrenak izan dira).
Balantzeak erakusten du Donostia Turismo & Convention Bureauren esfortzua, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna lortzeko Donostian, bide onean doala.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.