Turismoaren eboluzio jasangarria Donostian 2017an zehar, EUSTATeko datuennarabera

Astelehena, 22 Urtarrila 2018

%2,24 igo da Donostian turismoa 2017 urtean zehar, igoera leuna, aurreko urteekin alderatuta. Hainbat hilabetetan zertxobait igo da, batez ere, behe-denboraldian, eta beste batzuetan aldiz, jaitsi egin da. Badirudi joera berria leuna eta jasangarria dela.

Ernesto Gascok, lehen alkateordeak eta Turismoko zinegotziak, honakoa esan du: “Donostiak bisitari eta gaualdietan hazten jarraitzen du, baina modu orekatu eta jasangarrian. Gure ahaleginak Donostiako marka turistikoa indartze aldera doaz, eta turismoaren desestazionalizazioa lortzerantz, oraindik ere uda eta opor garaia baita bisitari gehien izaten dituen denboraldia. Helburu horiek eta veste hainbat erronka aprobatu Berri den Turismo Gida-Plan Berrian jasotzen dira”.

2017an Donostiako turismoan oreka mantentzen da, %2,24ko igoera leunarekin. Hainbat hilabetetan gora egiten du, batez ere, behe-denboraldian, eta besteetan, berriz, jaitsi egiten da. Horrela, urteko balantzea nahiko orekatua eta jasangarria da. Igoera handiena duen hilabetea otsaila da, %4,87ko hazkundearekin – martxoa eta apirila kontuan hartu gabe, 2016ko Aste Santua martxoan izan baitzen eta 2017an apirilan, eta, beraz, datuak desitxuratzen dira), eta abuztua, adibidez, goi-denboraldi peto-petoa, zertxobait jaitsi egiten da (-0,53%).
GEHIK.
GEHIK.
GEHIK.
GEHIK.
GAUALDIEN EBOLUZIOA
2013
12/13
2014
13/14
2015
14/15
2016
15/16
2017
GUZTIRA
991.235
3%
1.038.463
5%
1.165.489
12,23%
1.265.546
8,58% 
1.293.857
Donostiaren nazioartekotzea aipagarria da. Atzerriko bisitariak jada %56,66 dira. 2013ra arte, bisitari gehienak estatukoak ziren, eta urte horretatik aurrera, joera alderantzizkoa da, eta urtero altuagoa da nazioarteko bisitarien kopurua.
GUZTIRA EUSKAL A.E. 
2013
%
2014
%
2015
%
2016
%
2017
ESTATUKOAK
484.717
48,90%
504.730
48,60
557.060
47,80
573.337
45,30
560.702
ATZERRIKOAK
506.518
51,10%
533.733
51,40
608.429
52,20
692.209
54,70
733.155
GUZTIRA
991.235
1.038.463
1.165.489
1.265.546
Donostia Turismoa & Convention Bureauk VISIT-BIZI 2017-2021 Gida- Planean hurrengo helburuak definitu ditu: turismoaren eboluzio orkeatua eta jasangarria, nazioartekotzea, desestazionalizazioa eta hiriaren benetakotasuna mantentzea. Balantzeko datuek bide onean goazela erakusten dute.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.