“Sentitu magia”. Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa ezagutzera emateko kanpaina


Azteazkena, 16 Azaroa 2022

“Sentitu magia”. Donostia Gabonetako helmuga turistiko gisa ezagutzera emateko kanpaina
Azaroaren 15ean jarri zen abian “Sentitu magia” kanpaina, Donostia Gabonetako ezinbesteko helmuga gisa posizionatzeko helburuarekin.
 
“2022ko Europako Gabonetako Hiri” aukeratua izan zen Donostia. Hala, sustapen-kanpainaren bidez, abendu osoan zehar hurbilen ditugun merkatuetako bisitariak -espainiarrak eta frantziarrak- erakarri nahi dira, egun horietan hiriak eskaintzen dituen gauza guztiez gozatzera gonbidatuz.

2022-2023ko Gabonetako agenda

SAbenduko zubian, 2022-2023ko Gabonetako agenda argitaratuko da. Agenda horretan jasoko dira Gabonetan hirian egingo diren jardueran nagusiak: argiztapena, merkatuak, data garrantzitsuak… . Agenda turismo-bulegoan eskuratu ahal izango da, lau hizkuntzatan, eta, halaber, webgunean deskargatu ahal izango da eta elkartekide diren hotel eta saltokietan banatuko da.

Informazio gehiago

3 asteburu-pasaren zozketa

Horrez gainera, DSSTurismoak hirian 3 asteburu-pasa zozketatuko ditu jarraitzaileen artean: Wellness asteburu-pasa, Foodie asteburu-pasa eta Cooltura asteburu-pasa.
Informazio gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.