Hobekuntzak karbono-aztarnaren neurketan, Donostiara bisita jasangarriagoa egiteko

Donostia Turismoak karbono-aztarnaren neurgailua eguneratu du. Tresna horri esker, hiriko bisitariek beren egonaldiaren ingurumen-inpaktua ezagutu, eta aktiboki parte har dezakete hiriko ingurunea babesten. Ekimen hau bat dator hiriaren konpromiso klimatikoekin, eta bere bidaiarekin lotutako emisioak errazago kalkulatzeko eta borondatez konpentsatzeko aukera ematen dio bisitari bakoitzari.
Funtzionamendua erraza da: Donostiara datozen bisitariek datuak sar ditzakete, hala nola erabilitako garraiobidea, ostatu mota edo egonaldiaren iraupena, berotegi-efektuko gasen emisioen gutxi gorabeherako kalkulua lortzeko. Hobekuntza garrantzitsuenen artean, bisitari bakoitzak erabakitzen duen kopurua konpentsatzeko aukera nabarmentzen da. Aukera malgua da, eta bisitariak ingurumenari dagokionez daukan konpromisoaren araberakoa.

Zertarako erabiliko da bildutako dirua?

Neurgailuaren bidez egindako ekarpen guztiak Idoia-Azkabeitiaburua parajean basoak lehengoratzeko toki-proiektu batera bideratuko dira (Soraluze, Gipuzkoa).
Proiektua basoberritze babesgarri bat da. Hektareako 900 oineko dentsitatea du, eta landare bakoitzean banakako babes-instalazio bat eta perimetro-itxitura bat ere ezarriko dira, behar bezala garatzen dela bermatzeko.
Konpentsazioaren prezioa 0,039 € da CO₂ baliokide kilo bakoitzeko. Hartara, ekarpen txikiek ere eragin erreala izango dute ekosistemaren berreskurapenean.

Turismo kontzienteago baterako baliabidea

Tresna hori hezteko eta sentsibilizatzeko baliabide gisa finkatu da. Beren ingurumen-inpaktua ulertzen eta murrizten laguntzen die Donostiara datozen bisitariei. Gainera, informazio baliotsua ematen du hiriaren plangintza turistiko jasangarrirako.
Hobekuntza horiekin, Donostia Turismoak berretsi egiten du herritarren ingurumen-balioekin bat datorren turismo begirunetsu eta kontziente baten aldeko apustua, eta, aldi berean, Gipuzkoako ingurune naturala biziberritzeko zuzeneko ekintzak bultzatzen ditu.
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.