Harrera bikaina izan du Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren aurkezpenak

Harrera bikaina izan du Turismo Gastronomikoaren Munduko Foroaren aurkezpenak

Turismo Gastronoikoaren III Munduko Foroa maiatzaren 8 eta 9an egingo da Donostian, eta harrera bikaina izan du komunikabide eta publikoaren artean gaur Madrileko OMTren (Organización Mundial del Turismo) egoitzan egindako aurkezpenean.

OMT eta Basque Culinary Centerrek antolatu dute Foroa, Donostiako Udalarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin kolaborazioan. 2015ean izan zen lehenego edizioa, Donostian, aurten Liman ospatu da, eta Donostiara bueltatuko da 2017ko maiatzean.

Ernesto Gasco, Donostiako Udaleko Turismo Zinegotziak, Munduko Foroa Donostian ospatzeak duen garrantzia azpimarratu du “gure turismo gastronomikoaren nazioarteko izaera eta ospe ona mantentzeko”. Halaber, turismo gastronomikoa sustatzea garrantzitsua dela esan du “identitate propioa duelako, gero eta globalizatuagoa den mundu honetan. Donostiak asko dauka esateko zentzu horretan, eta hobetzen jarraitzeko bidea iruditzen zaigu, berrikuntza, talentua, sukaldari tradizionalak, ostalari txikiak etab. bultzatzeko. Poltsiko guzietara iristeko gai izan behar dugu, eta erreferentzia puntua jendeak zapore autentikoak dastatu nahi dituenean, zuzenean euskal/donostiar gastronomia ezagutzeko”. Era berean, Donostiara Munduko Gastronomia Forora etortzeko gonbidapena luzatu du, “gurekin egun pare bat gozatzeko, turismo honek izan behar duen eboluzioaz eta etorkizunari begira dauzkagun erronketaz hausnarketa egiteko, turismo gastronomikoa, turismo kultural eta urbano garrantzitsua baita”.

2017a turismo jasangarriaren urtea da mundu mailan, eta horregatik, Munduko Turismo Gastronomikoaren Foroaren gai nagusia jasangarritasuna izango da, zentzu orotan (ekonomikoa, soziala eta ingurugiroa).

Aurkezpenean hizlari izan dira Ernesto Gasco, Donostiako Udaleko Turismo zinegotzia, Joxé Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendaria, Maite Cruzado, Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendaria, Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko kontseilari ordea, Taleb Rifai, OMTko Idazkari nagusia eta Matilde Pastora Asian González, Espainiako Turismo, Energia eta Agenda Digitalaren Ministerioko Estatu- Idazkaria.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.