Guztia prest SEMGek Donostian azken 15 urteetan izandako kongresurik handiena egin dezan

Azteazkena, 17 Maiatza 2017

Familia-mediku eta Mediku orokorren Espainiako Elkartearen (SEMG) hitzordurik esanguratsuenean 2905 profesionalek izen-eman dute; beraz erakundearen langileekin batera, 4000 lagun inguru bilduko dira Donostian.

Kongresuak gutxi gorabehera 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusten da, kongresuko kide bakoitzak batez beste 350 euroko gastua egingo baitu.

Donostiako Lehen Alkateorde Ernesto Gascoren ustez, “SEMG kongresua, hau da, azken 15 urteotako kongresurik handiena hartzea, hiriarentzat onuragarria da, hainbat gau-igaroaldi eta erakundearentzako eta kongresuaren garapenerako bertako langileak kontratatzea eragiten duelako. Gainera, goi-denboraldiaz kanpo izanik, turismoa urtaroaren araberakoa ez izaten laguntzen du.”

Donostia Turismoa & Convention Bureauren Gida Planaren ardatz estrategikoaren baitan kokatzen da kongresuaren kudeaketa lagundu duen Kongresu-turismoa bultzatzea. Donostiako Udaleko Turismo Elkarteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basquetour-ek eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteak parte hartu dute kongresua hirian antolatzeko laguntzan.

Donostian, 2017ko maiatzaren 17an

Donostia Tursimoa & Convention Bureauren Gida Planaren ardatz estrategikoaren baitan kokatzen da nazioartekotze eta urtaroaren araberakoa ez izatearen estrategia lagunduko dituen Kongresu-turismoa bultzatzea. Kongresuak hazkunde gehieneko segmentuak dira, baita kuantitatiboki balio handia eskaintzen duten jarduera ere, lurraldearen dinamizatzaile ekonomikoa hain zuzen. SEMG kongresuak gutxi gorabehera 3 milioi euroko eragin ekonomikoa izan dezake hirian. Kalkulua gau-igaroaldi kopuruaren arabera egin da, oinarrian kongresuko partaide bakoitzak 350 euro inguruko gastua egiten duela kontuan izanik (ostatua, zerbitzuak eta gainerako gastuak).

Lehen Alkateordeak, Ernesto Gasco sozialistak, bere poza azaldu du SEMG-en moduko kongresu bat Donostian egiteak suposatzen zuen erronka betetzeagatik. Bere hitzetan “3000 pertsona inguru bilduko ditu 3 egunetan, eta sektore profesionalari zuzenduta dago, Donostiako irudiak dagoeneko duen irudi prestigiotsua indartuz.”. Ernesto Gascok, halaber, ekitaldi medikuak sortuko dituen onura ekonomikoak azpimarratuko ditu: “onura ekonomiko horiek metrópoli-barruti osoan nabarituko dira, Hondarribiatik Zarautzera eta barnealdetik Tolosara”.

Familia-mediku eta Mediku orokorren Espainiako Elkarteak (SEMG) gertu dauka guztia bihar hasi eta larunbatera bitartean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den Familia-mediku eta Mediku orokorren Kongresu Nazionalaren XXIV. ediziorako.

Mediku elkarteko urteko hitzordurik esanguratsuena izateaz gain, hirian izaten duen eragin sakonari begiratuz gero, Donostian izaten den kongresurik garrantzitsuenetakoa da eta horrela jakinarazi da gaur Udalean egin den aurkezpenean.

Honako hauek arduratu dira kongresuaren inguruko xehetasunak emateaz: Ernesto Gasco Donostiako lehen alkateordea, Antonio Fernández-Pro Ledesma Familia Mediku eta Mediku Orokorren Espainiako Elkartearen zuzendaria, José Antonio Estévez Batzorde Antolatzaileko presidentea, Mercedes Otero SEMGeko gerentea eta Kongresuetako Batzordeko ordezkaria, Manu Narváez San Sebastián Turismo & Convention Bureaueko zuzendari gerentea, Harkaitz Millan Basquetourreko zuzendaria eta Paul Liceaga Gipuzkoako Hotelen Elkarteko zuzendaria.

XXIV. Familia Mediku eta Mediku Orokorren Kongresu Nazionaleko zenbakiek garrantziaren berri ematen digute. Dagoeneko Lehen Arretako 2905 profesionalek eman dute izena eta kongresuaren antolaketan eta garapenean parte hartzen dutenekin batera 4000 lagun inguru dira.

Iraungo dituen egunetan zehar, 115 adituk eskainitako 185 ponentzia izango dira Kursaalen, eta onartutako 1825 komunikazioen aukeraketa erakutsiko da.

Hezkuntza jarduerei dagokienez, 170 ordu beteko dituzten 105 trebakuntza-jarduera planifikatu dira: tailerrak, ikasgelak, mahaiak, eguneraketa foroak eta profesiorako interes handiko gaian landuko dituzten saioak. Jarduera horien artean, goizeko Aurre-kongresuan landuko diren 12 dira aipagarriak: 15 minutuko iraupeneko formatu praktiko eta dinamikoa izateko pentsatuak izan baitira.

Era berean, gure herrialdean konpetentzien bidez ziurtatzen den izaera nazionaleko lehen kongresua izango da Familia Mediku eta Mediku Orokorren Kongresua.

Donostia Turismoa & Convention Bureauren laguntzari esker, XXIV. Familia Mediku eta Mediku Orokorren Kongresu Nazionaleko sarrera-konferentzia Edurne Pasabanek emango du. Edurne Pasaban eredu dugu, Lurreko 14 zortzimilakoak egin zituen lehen emakumea izan baitzen. Ahalegin eta lanaren ondorio dira jasotako sariak, aipagarrienetakoa Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina edo 2011. Urteko Kirolari Onenarentzako Sofia Erreginaren Saria.

Jarduera kultural gisa, Donostiako Udaleko Turismo Elkartearen eta Basquetourren elkarlanari esker, ostiral gauean, kongresuko partaideek Donostiako Orfeoiak Kursaalen emango duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute. Kongresuaren antolaketa hainbat erakundek babestu dute: Donostiako Udaleko Turismo Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Basquetour-ek eta Gipuzkoako Hotelen Elkarteak parte hartu dute kongresua hirian antolatzeko laguntzan.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.