Enplegu, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotzigoak COMIK-D sustatundu, Nazioarteko I. Komiki eta Manga Jaialdia

Enplegu, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritzako zinegotzigoak COMIK-D sustatu du, Nazioarteko I. Komiki eta Manga Jaialdia

Jaialdia otsailaren 3tik 5era egingo da Kursaal Jauregian

Donostia “Kultura eta Jaialdien Hiria” da, zalantzarik gabe. Horregatik, Donostia Turismo & Convention Bureautik, jaialdi berri honen bitartez, hiriaren eskaintza kultural zabala handitu eta hiriaren posizionamendua indartu nahi da.

Otsailean jaialdi berri bat sortzea apustu estrategikoa da, hiriko turismoaren desestazionalizazioa susatzeko, hori baita, Donostia Turismo & Convention Bureauko Plan Nagusiaren ardatzetako bat.

Donostiako eskaintza kultural zabala erakargarria da bai hiritarrek disfrutatzeko eta baita nazioarteko turistak erakartzeko ere, hala nola, Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia, Gastronomika, Donostia Kutxa Kultur Festibala, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea etab. Nazioarteko I. Komiki eta Manga Jaialdiak, hain zuzen ere, eskaintza kultural hori osatuko du eta Donostiaren irudia, “kultura- hiri” bezala indartuko du. Gainera, sektore garrantzitsu batentzako topagune bilakatuko da, orain arte ez baitzeukaten komikiaren munduari zuzendutako nazioarteko jaialdirik Donostian.

COMIK-D otsailaren 3tik 5era egingo da Kursaal Jauregian eta bisitari ugari espero dira. Nazioarteko autoreen presentziari esker, Donostiako Jaialdia munduan zehar ezagutu ahal izango da, eta sare sozialen bitartez, hiria ere sustatuko da. Hori guztia garrantzitsua da, Donostia Turismo & Convention Bureuren apustua turismoaren desestazionalizazioa baita, hots, bisitariak sasoi altutik kanpo etortzea.

Jaialdian artista garrantzitsuak izango dira, hitzaldietan, sinaketetan, mahai-ingurutan… autore nabarmen batzuk honakoak dira, besteak beste: Sergio Dávila, José Luis García López, Mai Egurza, El Torres, Thierry Gioux, Ángel Unzueta, Juan Luis Landa, Jaime Calderón, Susanna Martín, Nuria Sagayo, Álvaro M. Bueno, Gregorio Muro “Harriet”, Fred Duval edo Patxi Peláez. Era berean, 5 erakusketa bisitatu ahal izango dira 5 espazio desberdinetan: Kimonoaren Artea, Hauteville House, Star Wars, Hollywood-ek diseinatuta eta Euskal Zinemaren Urrezko Aroa.

Gainera, Cosplay lehiaketa, jokoak, txapelketa desberdinak etab. egongo dira, eta baita editoreekin biltzeko aukera ere. Jaialdiak, komikiaren munduan profesionalki lan egin nahi dutenentzat editoreekin topaketak antolatuko ditu, beraien lanak berrikus ditzaten.

Informazio guztia www.saloncomicdonostia.com webgunean kontsulta daiteke.


San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.