Donostiarren kanpaina, turismo iraunkorraren alde


Azteazkena, 02 Maiatza 2018

“Kalitatea partekatzen dugu, bizitza partekatzen dugu”

Asko dira bisitatzen gaituztenei Donostiaren oinarria erakusten dieten merkatariak, gidariak, zerbitzu-enpresak eta ekoizle txikiak

Donostiar ugari dago gure hiria bisitatzen gaituztenekin modu iraunkorrean partekatzen jarraitzearen alde. Hala, turismoarekin lotutako jarduerekin urtean sortzen diren 15.000 enplegu baino gehiago berma ditzakegu. Horiek, zeharka eta zuzenean, hainbat sektoretan eta tokiko produkzio-sistema osoan daude sartuta. Donostiako turismo sektorearekin lotutako enpresen % 95 tokiko ETEak dira.

Alkatetzak eta turismo arloko zinegotzigoak, Donostia Turismoa & Convention Bureauren bidez, turismo iraunkorra bultzatzeko kanpaina jarri dute abian turismo orekatuaren eta kalitatezkoaren eragin positiboen onurak jasotzen dituzten donostiarrei ahotsa emanda. Kanpaina VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo Planaren baitan jarri dute abian. Planak honako hauen aldeko apustua egin du: iraunkortasuna, hiritarren, bisitarien eta enpresen arteko oreka, bizi- eta bisita-kalitatea eta turismogunearen benetakotasuna.

Ernesto Gasco lehen alkateorde eta turismo zinegotziaren hitzetan: “Kanpaina oso interesgarria aurkeztu dugu bertako merkataritzaren benetako protagonistekin. Azpimarratu dute turismoa oinarrizkoa dela gaur egun saltoki txikiak biziraun dezaten. Kalitatezko establezimendu txikien alde egin nahi badugu, desberdinak, berezkoak, bertakoak…turismoa garrantzitsua da, merkataritza elektronikoa bezalako mehatxuen aurrean, kalitatezko produktua eskaintzen jarraitu ahal izateko gure hirian”.

Turismoaren bilakaera aldatzen ari da mundu mailan eta joera geldiezina da: onlineko ekonomia-eredu berriak, adin handieneko pertsonen bizi-kalitatea handitzea, bidaien demokratizazioa… Bidaiatzeko modu berri horrek aurre egin beharreko erronka berriak ekarri ditu berekin, baina hori modu arduratsuan eta iraunkorrean kudeatuz gero, donostiarren garapen eta ongizaterako aukera bikaina ere bada: enplegu- eta ekintzailetza-aukera gehiago sortzen lagun diezaguke, gure industria, enpresa eta I+G+b arloetako egitura dinamizatzeko lagungarria izan daiteke (kongresuen turismoaren bidez), eta mundu osoan Euskal Herriko kultura, hizkuntza eta nortasuna hedatzen lagun dezake. Era berean, gainera, beste pizgarri kultural batzuekiko irekiera eta harreman handiagoa eskain diezaguke.
Horregatik, donostiar ugari dago gure hiria bisitatzen gaituztenekin partekatzen jarraitzearen alde eta, kanpaina honen bidez, testigantza eta bideoen bitartez, ostalaritzaz eta ostatuaz harago joanda, turismoaren eragin positiboen onurak jasotzen dituzten Donostiako ekintzaileen, enpresa txikien eta familiako enpresen adibide batzuei ahotsa eman diegu. Haiek bezalaxe, egunero, asko dira bisitatzen gaituztenei Donostiaren oinarria erakusten dieten merkatariak, gidariak, zerbitzu-enpresak eta ekoizle txikiak.

n-p-donostiarras-campaña

Turismoak hiriaren BPGaren % 13,4 biltzen du. Turista bakoitzak, batez beste, egunean 123,60 €-ko ekarpena egiten du; 2015ean, turismoak 1000 milioi euro eta 15.000 enplegu sortu zuen gure hirian eta, gainera, kontuan izan behar da Donostian turismo sektorearekin lotutako enpresen % 95 bertako ETEak direla.

Turismoa ostalaritzarekin eta ostatuekin lotzen da gehienbat; Donostian, ordea, tokiko ekintzaileak eta enpresa askotariko sektoreetakoak dira, eta turismoak eragin handia du horien gainean, bai zuzenean, bai zeharka. Besteren artean, hauek aipa ditzakegu: museoak, kultur ekipamenduak, merkataritza, gida turistikoak, ikerketa- zentroak/ospitaleak/biltzar-turismoari lotutako hainbat sektoretako enpresak, bisitariei zerbitzu ematen dieten enpresa txikiak, beren produktuak jatetxeei saltzen dizkieten nekazariak/abeltzainak/arrantzaleak eta abar.

Kanpaina VISIT- BIZI 2017-2021 Donostiako Gida Planaren baitan kokatu behar dugu. Plan horrek hiritarrak kokatu ditu proiektuaren erdigunean eta gizarte, ingurumen eta ekonomia arloetako iraunkortasunaren, hiritarren, bisitarien eta enpresen arteko orekaren, bizitza eta bisita arloetako kalitatearen eta turismogunearen benetakotasunaren aldeko apustua egin du honako hauek bultzatuta: nortasuna, berezitasuna, kultura, hizkuntza eta tradizioak.
Testigantzak eta bideoak ikusteko
Bideoa erresoluzio altuan deskargatzeko

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.