Donostian pintxoak jatea da munduko esperientzia gastronomikorik onena LonelynPlaneten arabera

Ostirala, 24 Abuztua 2018

Donostiak buruan dituen esperientzietatik Top 10en artean nabarmentzen dira hauek: Tokio sushiarekin, Bangkokeko som tum, Napoliko Margarita pizza edo Zeelanda Berrian, Kaikouirako Crayfish

Ipar Amerikako bidaien gidak, Lonely Planet-ek, azken “The Ultimate Eatlis” argitalpenean “Donostian pintxoak jatea” munduko esperientzia gastronomioko onena gisa definitu du. Gidak munduko 500 esperientzia gastronomikorik onenak biltzen ditu, baita chef, editore eta kritiko gastronomiko onenen proposamenak eta bilketak ere.

Argitalpenak nabarmentzen du mokadu gozoak dastatzen dituzun bitartean kale estuetan tabernaz taberna paseatzen ibiltzeko ohiturak Donostia mundu osoko esperientzia gastronomikorik onena bihurtzen duela; izan ere, Donostia gastronomia baino askoz ere gehiago da. Ernesto Gasco alkateorde eta Turismo zinegotziaren esanetan, “harrotasun handia da hain gurea den tradizioa, pintxoak jatea, mundu mailan hain ezaguna izatea. Bisitatzen gaituztenek tokiko ohiturak eta tradizioak ezagutu ahal izateko oso modu egokia da. Bidaiatzen dugunean, janariak istorio bat kontatzen digu eta Donostiako pintxoek gureaz hitz egiten dute”.

Gidak egun bat behintzat hirian igarotzea gomendatzen du esperientzia behar bezala bizitzeko, siesta egiteko eta ostera ere bederatzietan ateratzeko. Adituen arabera, zaila da pintxorik gustukoenak zerrendatzea, baina sinpleenak izaten dira askotan gehien harritzen gaituztenak: zainzuri zuriak, hegaluzea eta antxoen tartarra edo txanpinoi erregosiak baratxuriarekin.

Gida honen aurkezpen gisa, bidaien munduan liderra eta erreferentea den Ipar Amerikako argitalpenak bideo bat egin du 10 proposamen onenekin eta aukeraketaren arrazoiak eman ditu. Donostia eta bertako pintxoak goreneko mailan dituen zerrendak bigarren lekuan Kuala Lumpur ipini du, Curry Laksa-rekin; jarraian, Tokio, sushiarekin; hurrena, Texas, Beef Brisket-ekin; Bangkok eta Som Tun; Kopenhage Smorrebrod-ekin, Kaiokoura Zeelanda Berrian, Cryfish-ekin; Hego Korea eta Bibimbap; Napoliko Margarita pizza eta Hong Kongeko Dim sum hamargarren lekuan.

The Ultimate Eatlist: Top 10 
Donostia rankinetan

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.