Donostiako turismoa behe-denboraldian hazi da eta batez besteko egonaldia luzatu da apirilean

Osteguna, 23 Maiatza 2019

Nazioartekotze joerak indartzen jarraitzen du: atzerritarren gauldiak %11,57 igo dira eta jada gaualdi guztien %55,7a atzerritarrenak dira.

EUSTAT-eko datuen arabera, Donostiako gaualdiak %13,8 igo ziren apirilean aurreko urtearekin alderatuta eta batez besteko egonaldia 1,91tik 2 gau osora pasa nada. Hala ere, kontuan izan behar da, datuak baloratzeko orduan, aurten Aste Santua apirilean izan dela eta joan den urtean, berriz, martxoan.

Logelako betetze- maila %77,9koa izan zen apirilean. Bestalde, turismoaren nazioartekotze joerak indartzen jarraitzen du: atzerritarren gaualdiak %11,57 igo ziren hirian 2018arekin alderatuta, eta jada gaualdi guztien %55,7 atzerritarrenak dira.

Donostia lurraldeko trakzio-indar eta Gipuzkoako turismoaren buruan mantentzen da, %3,5eko igoerarekin, probintzian %0,5eko jaitsiera arin bat dagoen bitartean. Gipuzkoan lo egiten duten turisten %60,4ak Donostian egiten du.

Gainera, azpimarragarria da Donostiaren lidergoa atzerriko lehentasunezko merkatuetan beste hiriburuekin alderatuta; hala nola, Estatu Batuak (11.542 Donostian/ 6389 Bilbon eta 349 Gasteizen), Japonia (3512 Donostian/ 1861 Bilbon eta 228 Gasteizen), Australian (2290 Donostian/ 950 Bilbon eta 85 Gasteizen) edo Kanadan (1830 Donostian/ 845 Bilbon eta 60 Gasteizen).

EUSTATeko datuak bat datoz Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismo Gida-Planaren lan ardatzekin, hots, desestazionalizazioa, nazioartekotzea eta jasangarritasuna.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.