Donostiako turismoa apur bat suspertu da abuztuan aurreko hilabetearekin alderatuta
- Asteartea, 22 Iraila 2020
Gaur egungo osasun-krisiaren testuinguruan, Eustatek argitaratutako datuek erakusten dute Donostian, abuztuan, turismoak gora egin duela apur bat, uztaileko datuen aldean. Donostiako gaualdiak -% 27,6 jaitsi dira abuztuan aurreko urtearekin alderatuta (beherakada -% 39,7koa izan zen uztailean) eta sarreren kopurua -% 17,1 (beherakada -% 23,6koa izan zen uztailean).
Donostiak turismoaren trakzio-indarra izaten jarraitzen du Gipuzkoan eta Euskadin, eta abuztuan portaera nabarmen hobea erakusten du bai gaualdietan bai sarreretan, beste bi euskal hiriburuekin alderatuta: Bilbok -% 55,1eko beherakada izan du ostatu-gauetan eta -% 52,6koa sarreretan; Gasteizek, aldiz, -% 53koa ostatu-gauetan eta -% 51,1ekoa bidaiarien sarreretan.
Hotelen okupazio-mailari dagokionez, Donostia plazen okupazio- maila % 63,6koa izan da abuztuan (uztailean % 53,3 izan zen); hots, joan den urtearekin alderatuta, jaitsiera % 25,7ekoa izan da. Donostia izan da okupazio-mailari dagokionez ere, abuztuan, portaera onena izan duen hiriburua: Bilbok % 39,9ko okupazio-maila izan du (urte arteko -% 42,7), eta Gasteizek % 44koa (urte arteko -% 26,9).
COVID 19ren ondoriozko egoera konplexuaren aurrean, Donostia Turismoak, helmuga turistikoa eta turismo-sektoreko tokiko enpresa txikiak dinamizatzeko lan egin du, betiere segurtasuna eta erantzunkizuna kontuan izanda. Ildo horretan, bi sustapen-kanpaina abiarazi ditu deseskalatze-faseei jarraituz (hurbileko bisitaria, estatukoa eta nazioartekoa). Gainera, etengabe lan egiten du webgunearen, sare sozialen eta komunikabideekiko lankidetzaren bidez, bidaiaria inspiratzeko eta donostiarra tokiko jarduerak kontsumitzera animatzeko, komunikazio-tresna anitz erabiliz: bideo-minipildorak, blogeko esperientziak, plan-proposamenak, 360º-ko panoramikak, lehiaketak, erreportajeak, hedabideen gomendioak etab.