Donostiak Valentzia bisitatu du turismo arloko adimenaren, jasangarritasunarenneta gobernantzaren inguruan lan egiteko

Donostiak Valentzia bisitatu du turismo arloko adimenaren, jasangarritasunaren eta gobernantzaren inguruan lan egiteko

Lehengo asteko ekainaren 28 eta 29an, Cristina Lagé eta Isabel Aguirrezabala Valentzian izan ziren turismo jasangarriaren, turismo arloko inteligentziaren eta gobernantzaren inguruko haien proiektuak partekatzeko asmoz. Lan-saio hartan izan ziren Emiliano García, Valentziako Turismo eta Nazioartekotze saileko zinegotzia, eta Antoni Bernabé, Visit Valencia fundazioko zuzendaria. Landutako gaietako batzuk izan ziren turismo-jardueraren karbono-aztarnaren kalkulua, digitalizazioa, turismo-informazioko sistemaren aldeko apustua edo partaidetza-tresnak.

Cristina Lagéren hitzetan, “lehengo astean Valentzian izandako laneko jardunaldi luzeen ostean, turismoko sistema jasangarriaren aldeko apustua egin duen eta gobernantza-sistema ezberdina duen erakunde batengandik ikasteko aukera izan genuen. Sistema hori agian Donostian aplikatzeko aukera aztertu behar dugu, gure turismoa are hobea izan dadin”.

Hirien arteko trukeak eta topaketak funtsezkoak dira turismoguneen artean sinergiak sortzeko eta etorkizunera begirako lankidetzak eta ekintzak finkatzeko.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.