Astelehena, 17 Iraila 2018
Donostiak gonbidapena jaso du Turismoaren Mundu Erakundeak eta Seulgo metropoli-gobernuak Korean antolatutako Hiri Turismoaren Mundu mailako Goi Bilerara joateko. Irailaren 16tik 19ra izango da.
Donostiaren turismo-eredua, iaz onartutako Gida Planean azalduta dagoena, izan da protagonistetako bat Hiri Turismoaren 7. Goi Bileran. Koreako hiriburuaren egingo dute ondorengo egunetan, “Hiri Turismoarentzako ikuspegi bat, 2030” izenburupean.
Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendari Manu Narváezek irailaren 17ko saioan, astelehenean, hartu du parte eta hau izan da saioaren izenburua: “2030era begira: hiriko turismoguneetan lehiakortasunerako ikuspegi berritzaile bat”. Donostia turismogune jasangarri eta lehiakor gisa aurkeztuko duen mahai berean izan dira Nizako, Singapurreko eta erakunde pribatu handietako kide batzuk ere.
Goi-bilerak “2030erako ikuspegia” proposatzen du hiri-turismoarentzat. Hiri-turismoak, izan ere, pentsatzeko modua aldatzea eskatzen du bezero berrien beharrak eta espero dutena optimizatzeko eta horiekin batera, hazkuntza ekonomiko eta sozial inklusiboa, egiturazko eraldaketa eta berrikuntza bideratzeko, horretarako, tokiko herritarrak ahaldunduta.
Goi-bileran izango dira mundu osoko ordezkariak ere, bakoitzak bere jardunbide egokien berri emateko eta, horrez gain, esperientziak eta expertise delakoa trukatzeko plataforma bat ere izango da goi-bilera, hiri-turismoaren ikuspegi komuna sortu ahal izateko, berrikuntzan, iraunkortasunean eta eraldaketa digitalean oinarrituta.
Donostiaren 2017-2021erako Turismo Gida Planak Donostian garapen orekatuaren, iraunkorraren eta kalitatezkoaren alde egin du datozen urteetara begira eta aipatutako horiek dira gida-plan horren printzipioetako batzuk. Ezaugarri horiek lortu behar dute marka berria Europan hiriko turismogune gisa finkatzea eta hiriaren balioak sendotzeko ere baliagarriak izan behar dute. Era berean, bertako herritarren bizi-kalitatea ere bermatu behar da.
Donostia Turismoa & Convention Bureau Turismoaren Mundu Erakundeko kide afiliatua da aurtengo urtetik.
Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago