Osteguna, 19 Maiatza 2016
Nazioarteko Kongresu eta Biltzarren Elkartearen arabera (ICCA) – biltzarren arloan elkarterik entzutetsuena- Donostia munduko sailkapenean 148. postua kokatzen da, Los Angeles, Belfast edo Estrasburgo bezalako hirien parean. Donostiak, gainera, Estatu mailan 6. postua du nazioarteko kongresuen sailkapenean.

Nazioarteko Kongresu eta Biltzarren Elkarteak (ICCA) urteko sailkapena argitaratu berri du, bilera eta biltzarren marka historikoa lortuz 2015ean: hots, 12.076 kongresu egin dira, aurreko urtean baino %5 gehiago. Sailkapen horretan, Espainia 4. postuan kokatzen da, eta, Estatuaren barruan, Donostiak 6. postua lortu du Malagarekin batera, soilik Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Bilboren atzetik.
ICCAren nazioarteko sailkapenean, Donostiak 148. postua du, Los Angeles, Belfast, Johannesburgo, Malmö, Nueva Orleans, Utrecht, Ottawa, Las Vegas edo Estrasburgo bezalako hirien parean. Turismoko zinegotziak, Ernesto Gascok, positiboki baloratu du Donostiak kongresuen turismoaren barruan duen protagonismo gero eta handiagoa. Halaber, Euskadira iristen diren bilera profesionalen banaketa bidezkoago bat behar dela adierazi du, gehienak Bilbora bideratzen baitira. “Donostia edozein bilera antolatzeko prestatuta dago, antolaketa- ahalmen handia du, aisialdi eta gastronomia eskaintza zabala, eta, gainera, hirira etortzen diren pertsonen balorazioa oso altua da. Donostian kongresu bat egiten bada arrakasta bermatuta dago”.
ICCA, Nazioarteko Kongresu eta Biltzarren Elkartea, kongresuen elkarterik entzutetsuena da, eta nazioartean erreferente. Kongresuak kontatzerako orduan irizpideak oso zorrotzak dira: nazioarteko kongresuak aldizka egin behar dira, gutxienez 3 herrialderen artean txandakatu behar dira, eta 50 parte-hartzailetik gora izan behar dituzte.
2015ean, Donostian, 131 ekitaldi ospatu dira bilera- turismoari lotuta (kongresuak, jardunaldiak, biltzarrak…) eta inpaktua 35.800.000 eurokoa izan da (ostatu gauak x parte-hartzaileko batez besteko gastua (350 €)). Gainera, azpiegituren eskaintza zabalaren isla, 2015ean izandako nazioarteko kongresuek egoitza oso desberdinak eduki dituzte; hala nola, Kursaal Kongresu Jauregia, Miramar Jauregia, Victoria Eugenia eta hainbat unibertsitate zein hotel areto.
Kongresuak hazkunde-potentzial handia dute eta balio handia eskaintzen dute termino kuantitatiboetan, lurraldearen dinamizatzaile ekonomiko bezala. Donostia Turismo & Convention Bureau-ren estrategiaren parte da nazioarteko kongresuak erakartzearen aldeko apustua, turismoa nazioartekotzeko eta desestazionalizatzeko.
2016an bilera-turismoaren joerak ere gora egiten du. Esaterako, AEPNYA Kongresua egingo da Donostian ekainean, Estatu Batuetako AACAPrekin (Nerabe eta Haur Psikiatriaren Elkarte Amerikarra) partekatutako ekimena. Kongresua Joaquín Fuentes-ek bultzatu du, Donostia Turismo &Convention Bureauko “Enbaxadoreetako” bat, eta Urrezko Danborra. Lehen aldia da, elkarte hori, bere arloan liderra, Europara datorrela.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago