Donostiak Madrilgo Exceltur Foroan hartuko du parte turismogune jasangarriarennerakusgarri gisa

Asteartea, 16 Urtarrila 2018

Donostiako alkatea, Eneko Goia, helmuga turistikoen kudeaketaren inguruko mahai-ingurura gonbidatu dute.

Excelturrek, Turismo Bikaintasunerako Aliantzak, urtarrilaren 16an (Fitur, Turismoko Nazioarteko Azoka, hasi bezperan) turismo iraunkorraren eta aldaketa digitalaren inguruko foroa antolatu zuen Madrilen sektoreko profesionalei zuzenduta.

Eneko Goiak, Donostiako alkateak eta Donostia Turismoa & Convention Bureau erakundeko presidenteak, turismogune iraunkor eta lehiakor gisa ordezkatuko zuen hiria “turismoguneak onarpen sozial handienarekin kudeatuz” izenburua izango duen mahai-inguruan. Ekimena Carlos Bertomeuk, Air Nostrumeko presidenteak, moderatuko du eta honako hauek hartuko dute parte: Ada Colauk, Bartzelonako alkateak; Luis Cueto, Madrilgo Alkatetzako koordinatzaile nagusia; Francisco de la Torrek, Malagako alkateak; Ramón Aragonések, NH Hotel Groupeko CEOak; Oscar Pirelli, Hotelbedseko ordezkariak; eta Abel Matutesek, Palladium Hotel Groupeko zuzendari nagusiak.

exceltur-denak

Donostiako Alkateak erabilera turistikoko etxebizitzen ordenantzaren edukia azaldu zuen. Ordenantza otsailean onartuko da Udalean eta hiru gune bereizten ditu, autorizazio eta etxebizitza tipologia maila desberdinekin. Horrela, Eneko Goiak, Udalaren helburua erabilera turistikoko etxebizitzak “erregultatzea eta kontrolatzea” dela aipatu zuen, fenomeno horrek eragiten dituen ondorio negatiboak sahiesteko; hala nola, alkilerren prezioa igotzea edo Alde Zaharra bezalako guneen saturazioa.

Goiak azaldu zuen jarduera hori kontrolatzeko sortutako kontrol-unitate espezifikoak hiru hilabetetan jada 500 espediente baino gehiago tramitatu dituela. Gainera, dagoeneko etxebizitzak ixteko 60 espediente exekutatu dira ordenantza betetzen ez dutelako, eta beste 200i hasiera eman zaie, horietatik 130 ixtekoak direla.

Donostia, turismoaren kudeaketa onean liderra den hiria URBANTURek kaleratutako emaitzen arabera
Excelturrek egindako turismoaren lehiakortasunaren inguruko azken azterketako datuen arabera, Donostiak hiri txikien artean puntuazio onena lortu du, eta sailkapen nagusian laugarrena izan da (ez dira hiriaren neurriaren araberako datuak haztatzen).

Excelturrek, Turismo Bikaintasunerako Aliantzak, lau urtez behin egiten du “Urbantur” ikerketa eta sei zutabe nagusitan bildutako 62 adierazle aztertzen ditu: aisialdiko produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasuna, negozio-produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasuna, hiri-inguruneko eta tokiko bizitzako baldintza lehiakorrak, irisgarritasuna eta mugigarritasuna, gobernantza eta kudeaketa estrategikoa, eta emaitza ekonomiko eta sozialak.

Donostiak 104,5 puntuko batez besteko puntuazioa lortu du eta 200.000 biztanle baino gutxiagoko hirien artean lehen postuan geratu da; sailkapen nagusian, aldiz, laugarren postuan. Batez ere esparru hauetan nabarmendu da hiria: gobernantza eta kudeaketa estrategikoa, emaitza ekonomiko eta sozialak, eta hiri-ingurunearen eta tokiko bizitzaren lehiakortasuna.

Azterketa horretan, hiriak puntuazio okerrena irisgarritasunean eta mugigarritasunean, eta aisialdiko eta negozioko produktuen eskaintzak duen erakartzeko gaitasunean lortu du. Izan ere, datuak ez dira haztatzen eta, aireko nazioarteko linea kopurua, azpiegiturak, enpresa-egitura, ekipamendu kopurua eta abar neurtzeko garaian, hiri txikiek datu okerragoak izaten dituzte.

exceltur-1
exceltur-2

Audioa: Eneko Goia – Exceltur
Informazio gehiago: www.exceltur.org

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.