Donostiak JATA Online Travel Mart ekimenean hartuko du parte

Azteazkena, 10 Azaroa 2021

Donostia Turismoak azaroaren 10, 11 eta 12an JATA Online Travel Mart-en hartuko du parte.
Japoniako merkatua Donostia Turismoarentzako merkatu estrategikoetako bat da. Merkatu horrek turismogunea errespetatzen duen eta balio erantsi handia duen turismo-segmentua saritzen du.

Donostia Turismoak, beste urte batez, Online Travel Marten hartuko du parte. Bidaia Agentzien Japoniako Elkarteak (JATA) antolatzen duen onlineko ekimena da hori eta JATA Tourism Expo Japan 2021en ordez antolatu du bigarren urtez jarraian.

Turismoko zinegotziak, Cristina Lagék, honako hau aipatu du: “bost urte daramatzagu JATAk antolatutako Tourism Expo Japan (TEJ) azokan gure standa izaten eta aurten, pandemia dela eta, modu birtualean egingo den arren, bertan izango gara. Izan ere, gure ustez, Japonia Donostia Turismoarentzako merkatu estrategikoetako bat da. Merkatu horrek kalitatezkoa eta begirunetsua den turismoa saritzen du eta bilakaera deigarria izan du azken urteotan”.
 
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020*
2021*

Japoniatik iritsitako bisitariak
16.307
18.270
18.362
23.819
25.197
41.981
6.024
910**

Urteko hazkundea
 16,15%
 12,04%
 0,50%
   29,72%
  5,79%
  66,61%
 -85,65%
-84,89%
*2020 eta 2021 urteetako datuen azterketa egiteko, kontuan izan behar ditugu COVID-19tik eratorritako osasun-larrialdiaren ondorioz pertsonen mugikortasunean ezarri ziren murrizketak.
** 2021eko irailera arte.


JATA Online Travel Mart hiria sustatzeko eta sektore turistikoko profesionalen artean kontaktuak eta akordioak ezartzeko ingurune ezin hobea da. Donostia Turismoak Japoniako eta nazioarteko bidaia-agentziekin eta sektoreko profesionalekin hitzordu ugari finkatu du. Horietan, Donostiaren posizionamendu eta ezaugarri turistikoen berri emango diete: turismogunearen orekan, kalitatean eta autentikotasunean oinarrituta dagoen eta 5 ardatz estrategikotan ardaztuta dagoen turismo jasangarria: turismo kulturala, gastronomikoa, kirol arlokoa, premium-a eta kongresuena.
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.