Donostiak ITB berlin azokan parte hartuko du

Azteazkena, 06 Martxoa 2019

ITB Berlin Azokan mundu osoko alor turistikoko profesional nagusiak bilduko dira martxoaren 6tik 12ra.

Donostiak ITB Berlin Azokan presentzia izango du – mundu mailan azoka liderra alor turistikoan – , Basquetourren eskutik, Tourspain-eko stand-aren barruan.

Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariak eta establezimendu bazkideak – Basque Destination, Bask For All, Basqueland way, Basquetravel, Donostyletours, Experience San Sebastián, Hagoos, Mimo Food eta Sagardoa Route – ITB Berlin azokan izango dira Donostia city break eta hiri- helmuga turistiko bezala sustatzeko.

Donostiak ITB Berlin Azokan presentzia izango du – mundu mailan azoka liderra alor turistikoan – , Basquetourren eskutik, Tourspain-eko stand-aren barruan, martxoaren 6tik 12ra. Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea publiko profesionalari begira (agentziak, turoperadoreak, komunikabideak, bloggerrak…) lehenengo hiru egunetan, eta publiko finalari zuzenduta asteburuan.
Donostia Turismo & Convention Bureau hainbat enpresa donostiarrekin joango da azokara, hots: Basque Destination, Bask For All, Basqueland way, Basquetravel, Donostyletours, Experience San Sebastián, Hagoos, Mimo Food eta Sagardoa Route. Erakunde donostiarrak hiriaren eskaintza turistikoa ezagutzera emango du hiri-turismo eta city break zein irtenaldien alorrean, bereziki kultura, gastronomia, kirola eta jaialdiak nabarmenduz.

Standean arreta emateaz gain, lan-mahaiak antolatu dira profesionalekin bilerak aurrera eraman ahal izateko. 2018ko edizioan 600 pertsona ingururi arreta eman zitzaien eta 50 kontaktu profesional baino gehiago egin ziren (agentziak, bloguerrak, kazetariak etab.).

ALEMANIA, DONOSTIARENTZAT MERKATU LEHENETSIA
Alemania Donostiarentzako merkatu lehenetsietako bat da. Gehien bisitatzen gaituzten herrialdeen artean 4.a da, 58.769 ostatu-gauekin 2018an; hala, hiriko turista guztien artean %7,18 alemaniarrak dira. Azkeneko urteetan gehien hazi den merkatuetako bat da 2011n, esate baterako, turista alemaniarrak 7. postuan ageri ziren, 26.937 ostatu-gauekin.

ITB BERLÍN
ITB Berlín munduko industria turistikoko azoka liderra da, 180 herrialdeetako profesionalekin eta 160.000 metro karratuko espazioarekin. Azokak 1000 erosle top kualifikatu baino gehiago ditu, 10.000 erakustoki eta 160.000 bisitari.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.