Azteazkena, 15 Martxoa 2017
12 hilabete, 12 proposamen 2017an hiria bisitatzeko
CityBreak turismoa (2-3 eguneko bidaiak) goraldian dago eta eskaera horri erantzuteko, Donostia Turismoa & Convention Bureauk Frantziako Tolosako Turismo Erakustokian ihesaldien eta hiriko auzoetatik egindako bisitaldi gidatu berrien eskaintza zabala aurkeztuko du.
Tolosako azoka Frantziako garrantzitsuenetako bat da, eta nazioarte mailan turistak bidaltzen dituen azoka nagusietako bat delako nabarmentzen da. Distantzia dela eta (350 km) city break-etarako turismogune egokia gara.
Donostia Turismoa & Convention Bureau Frantziako Tolosako Salon du Tourisme azokara joango da Basquetourren babespean. Guztira 4 erakusmahai izango ditu, bat Euskadirako eta hiriburu bakoitzerako beste bana. “12 hilabete, 12 proposamen” kanpainaren izenburupean, Donostiak urte osoan zehar eskaintzen dituen ihesaldien aukera zabalari buruzko informazioa emango du, urtaroen araberakoa ez den turismoa sustatzeko, hau da, uda-garaitik kanpokoa sustatzeko.
Hiriko auzoei buruzko informazioa ere eskainiko dute eta Egiako (Tabakalera- Kristina Enea), Ondarretako (Miramar- Haizearen Orrazia) bisita gidatu berriak eta lurraldeko txangoak (Gipuzkoa, Frantziako kostaldea…) aurkeztuko dituzte. Turismogunea “deskontzentratzea” da Gida Planaren beste ardatz nagusietako bat, bisitariak hiriko eremu ugarietan bana daitezen, espazio batzuetan kontzentratzea eragozteko (Erdigunea, Alde Zaharra) eta auzoetako saltokiak eta jatetxeak ere dinamizatzeko.
Donostia & Convention Bureauk 10 urte daramatza Frantziako Tolosako Erakusketara joaten, Frantziako 10 azoka nagusietako bat baita, eta Donostia merkatu horretarako city break-etarako turismogune egokia baita, 350 km-ra baitago (gutxi gorabehera 3 ordu eta erdi autoz). Gainera, Donostiako ezaugarri nagusiak, hau da, gastronomia, erosketak, paseoa, erlaxatzea, hiri erromantikoa eta abar, ezin hobeto uztartzen dira Frantziako Tolosako eta inguruetako bidaiarien profilarekin.

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago