Donostiak eta Malagak elkarrekin sustapen ekintzak garatzeko lankidetza hasindute

Donostiak eta Malagak elkarrekin sustapen ekintzak garatzeko lankidetza hasi dute

Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotzia, Cristina Lagé; Donostia Turismoako zuzendaria, Isabel Aguirrezabala; eta Malaga hiriko Turismoa eta Sustapen saileko zinegotzia, María Rosa Sánchez, Donostian bildu dira etorkizunera begira elkarrekin sustapeneko ekintzak, batez ere haien gastronomiekin lotutakoak, lantzeko asmoz.

Iazko udazkenean hasi zuten lankidetza, Donostiako Turismoko zinegotziak, Cristina Lagék, laneko saio baterako Malaga bisitatu zuenean. Bertan, bi hiriek haien eredu turistikoak eta gastronomiarekin eta kulturarekin lotutako jardunbide egokiak partekatu zituzten.

Cristina Lagéren hitzetan, “Malaga eta Donostia askoz ere gertuago daude iazko urritik, gure laneko saioak hasi genituenetik. Pentsa dezakeguna baino askoz ere gertuago gaudela ohartu ginen. Ondorioz, hemendik aurrera, iparraldea eta hegoaldea, laster aurkeztuko dizkizuegun eta oso etorkizun oparoa iragartzen duten planen inguruan lanean ari diren bi hiri izango dira”.

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.