Azteazkena, 17 Urtarrila 2018
Erosketen turismoa bultzatzeko hiriak abian jarritako jarduerak urtarrilaren 17an, asteazkenean, 18:30ean, aurkeztuko dituzte FITURen Basque Country standean. Aurkezpena honako hauek egingo dute: Ernesto Gascok, alkateorde eta turismoko zinegotziak; Manu Narváezek, Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendariak; Laura Chamorrok, Donostia Moda Klusterraren koordinatzaileak; eta Javier Aramendiak, gozogile eta “inglesitoa” pasteltxoaren egileak.
Bisitarien aurrean, Donostiak hiriko tokiko merkataritza berezia eta kalitatezkoa bultzatzearen aldeko apustua egin du bere ardatz estrategikoen baitan. Beste hainbat ekintzaren artean, Modako klusterra sortu eta “Made in Donostia” izeneko gida kaleratu du. Bertan, tokiko diseinatzaileak eta Donostiako erreferentziazko marka eta saltokiak daude ikusgai.
Donostia FITURen izango da urtarrilaren 17tik 21era bitartean eta standa izango du Basque Country gunean. Bertan, ardatz nagusien inguruko informazioa eskainiko dieteprofesionalei zein publiko orokorrari: erosketen turismoa, city break-a, gastronomikoa, kiroletakoa, kulturala eta premium-erako turismoa.
Gainera, urtarrilaren 17an, 18:30ean, Ernesto Gascok, alkateorde eta turismoko zinegotziak, eta Manu Narváezek, Donostia Turismoa & Convention Bureauko zuzendariak, tokiko garapenaren eragile gisa erosketen turismoa bultzatzeko abian jarritako estrategia eta jarduerak aurkeztuko dituzte.
“Made in Donostia” gida bisitariari Donostiako marka eta saltoki esanguratsuenak erakusten dizkion argitalpena da: tokiko markak, etxeak eta diseinatzaileak, estiloa eta “Donostia” zigilu nahastezina biltzen dituzten multimarka saltokiak edo haien historia eta tradizioa direla eta erreferenteak diren saltokiak. Gidak Donostia Turismoa & Convention Bureauri eta Donostia Moda Klusterrari atxikitako 68 establezimendu biltzen ditu. Ekimen horren helburua hirian 1.000 enpresa inguru biltzen dituen eta zuzenean 2.750 laguni lana (hau da, hiriko enplegu osoaren % 2,63) ematen dien sektorea suspertzea da.

“Inglesitoa” izeneko pasteltxoa aurkeztuko da ere, Javier Aramendia gozogile eta ekintzaile donostiarraren eskutik. Bere historia dela eta, Donostiako ondareari lotuta dagoen eta bisitariarentzat interesgarria izan daitekeen produktua da. Gainera, tokiko merkatarien inplikazioaren erakuslea da. Pasteltxoa hiriko historiari oso lotuta dago, eta egin dutena da, formatua eguneratu, turistikoki erakargarriagoa izan dadin. Formatuan bertan, pastelaren jatorriari buruzko datuak aurki daitezke: 1813ko abuztuaren 31n, Wellingtongo dukeak zuzentzen zituen Ingalaterra eta Portugaleko tropek Donostiari su eman zioten hiria Frantziako armadatik askatzeko asmoz. Garai artan, janari gutxi zegoen eta ogi-hondarrak, azukrea gehituta, nahikoa izan ziren Wellingtongo dukearen oroimenez “inglesito” izena jarri zioten pasteltxo hori sortzeko.
Erosketen turismoa da VISIT-BIZI 2017-2021 Donostiako Turismo arloko Gida Planeko lan-ildo esanguratsuenetako bat eta tokiko merkataritza garatzearen eta babestearen aldeko apustua biltzen du honako hauez gain: city break turismoa, turismo gastronomikoa, kulturala, kirol arlokoa eta premium turismoa. Donostiako Gida Planaren helburua turismogunearen iraunkortasuna, kalitatea eta berezitasuna bultzatzea da eta, helburu hori kontuan izanda, turismogunearen deskontzentrazioa eta banaketa urtaroen araberakoa ez izatea bultzatzeko jarduera-ildoak ere jarri ditu abian.
Eremu batzuetan bisitariak pilatzea ekiditeko eta turismo-fluxua hiri osoan banatzeko helburuarekin 2018ra begira antolatutako ekintza batzuk nabarmendu behar dira: bisita gidatu berriak Donostiako auzoetara, lurralde baitako gertuko tokietara (Gipuzkoako kostaldea eta barnealdea, Iparraldeko kostaldea eta abar) antolatutako txango ugarien eskaintza, hiriko auzoetan egin daitezkeen ibilbideak jasotzen dituzten mapa interaktiboak, auzoak eta lurraldea sustatzeko ikus-entzunezko materiala eta abar.
Audio: Ernesto Gasco – Fitur
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago