Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 turismoko gida-planean onartutako neurri nagusiak martxan jarri dira 2018an

Astelehena, 19 Martxoa 2018

Donostia Turismoa & Convention Bureau lanean ari da Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Turismoko Gida-planak markatutako bidean, eta dagoeneko neurri nagusiak jorratzen ari dira: hainbat argitalpen, kanpaina eta eduki argitaratu dira online, Donostia deskontzentratzeko, urtarokotasunari buelta emateko, hiriaren zinezkotasuna eta berezitasuna sustatzeko, eta turismo arduratsuaren alde egiteko. Horrez gain, Udala ere gida-planean jasotako bidearen arabera ari da lanean, hala nola Pisu Turistikoen Ordenantza onartuta edota espazio publikoa berrantolatuta.

Halaber, hiriaren 360º-ko tour birtual bat sortu da, kalitate handiz, bisitatzeko auzoak eta kultur bitartekoak bilduta, guztia ere turismoa beste auzo eta inguru batzuetara zabaltzeko eta bisitariei ibilbide turistiko tradizionalez kanpoko tokiak erakusteko.

Donostia Turismoa & Convention Bureauren eduki berriak, bai paperezko argitalpenak, bai onlineko informazioa, berrantolatu egin dira, hiriko auzoei balioa emateko, eta, hala, Donostiaren deskontzentrazioa bultzatzeko; horrekin, ohiko tokiak saturatzea galarazi nahi da, eta fluxu turistikoa Donostiako inguru guztietara zabaltzea. Ongi Etorri gida turistiko berria eta ostatu-liburuxka auzorik auzo sailkatuko dira, eta online edukiak sortu dira, ibilbide eta mapa interaktiboekin, bideoekin, 360º-ko argazkiekin eta tankerako baliabideekin, hiriko auzoak erakusteko edota Gipuzkoako beste toki batzuetara txangoak antolatzeko.

Era berean, urte osoan egiteko moduko planak eskaintzen dira, helmugaren urtarokotasunari buelta ematen laguntzeko: urteko hilabete guztietarako planak biltzen dituen 2018ko Agenda, hilabetez hilabete sailkatua, edota jaialdien liburuxka… Gainera, Made in San Sebastian erosketa-gidak ibilbide komertzialak eskaintzen ditu, edozein urte-sasoitan egiteko modukoak; horrek, gainera, bertako merkataritzari laguntzen dio, baita hiriaren berezitasunari ere.

Argitalpen nagusietan turista arduratsuaren dekalogo bat txertatu da, bisitaria bertako ohituretan begirunez murgil dadin. Turistak euskal kultura, euskara eta lekurik ezezagunenak ezagutzera animatzen ditu, ingurumenarekin arduraz jokatzera, garraio publikoa erabiltzera, denda txikiei zein tokiko garapenari babesa ematera eta herritarren loa ez galaraztera.

po2

Udala ere gida-planean jasotako neurrien arabera ari da lanean: Pisu Turistikoen Ordenantza berria martxan ipintzen, espazio publikoa berrantolatzen, mugikortasunaren alorreko hobekuntzak egiten eta abarretan.
 
‘ONGI ETORRI’ GIDA TURISTIKOA
po3

Ongi Etorri hiriaren gida ofiziala da; gida oso hau turismo-bulegoetan eros liteke, eta Donostia Turismoa & Convention Bureauren webgunean ere deskarga daiteke. Aurten, berritasun moduan, gidaren egitura berrantolatu da, eta ibilbideak hiriko auzo guztietan eskaintzen dira; hala, bi orrialde eskaintzen dira nahitaez egin beharrekoekin –ekipamendu turistikoak emateaz gain, planak eta ideiak ere proposatzen dira, ohiko tokietatik irten eta hiriko kulturan, historian, gastronomian, arkitekturan, merkataritzan eta abarretan murgiltzeko–. Horrezaz aparte, Turista Arduratsuaren Dekalogoa ere erantsi da, bisitariak donostiar peto-peto baten moduan joka dezan.

Ikus Ongi Etorri gida: https://press.sansebastianturismoa.eus/images/documentos/donostiako-oporretarako-gida.pdf
 
PLAN ETA IBILBIDE INTERAKTIBOAK DONOSTIAKO AUZOETAN
Eduki berria sortu da online, hiriko auzoak sustatzeko: ibilbide eta mapa interaktiboak, bideoak, 360º-ko argazkiak, auzo bakoitzeko bizilagun blogariek gomendatutako planak eta abar.

po4
Ikus Donostia auzoz auzo: https://www.sansebastianturismoa.eus/eu/egin/donostia-auzoz-auzo
 
DONOSTIAKO TOUR BIRTUALA 360º
Donostiako Tour Birtuala 360º Bistro argazki-estudioaren lankidetzarekin prestatu da, eta, haren bidez, Donostiako auzo eta txoko guztiak bisitatu eta zeharka daitezke. Hala, ibilbide turistiko tradizionaletik aldendu eta beste toki batzuk ezagutzeko aukera eskaintzen da, urtarokotasunari buelta emateko helburuarekin.

po6
po5

OSTATU GIDA
Ostatuen gidak formatu eta egitura berria ditu, eta aurrerantzean auzoka banatuta ageriko dira.

po7

MODA GIDA ‘MADE IN SAN SEBASTIAN’
Aurten, lehendabizikoz, Made in San Sebastián moda-gida sortu dugu, bertako merkataritza sustatzeko eta jomugaren berezitasuna indartzeko. Hala, bisitariak erreferentziazko markak eta merkataritza-establezimenduak izango ditu esku-eskura: bertako markak, etxeak eta diseinatzaileak; marka ugariko komertzio dotorea, betiere Donostia zigilu nahastezinarekin; baita historia eta tradizio handiko establezimenduak ere, gure merkataritzaren erreferente direnak.

made-in-ss

Gidak, era berean, 68 establezimendu biltzen ditu, Donostia Turismoa & Convention Bureaurekin eta Donostiako Sustapenak bultzatutako Donostia Moda klusterrarekin bat egindakoak. Made in San Sebastian eskura dago Donostia Turismoa & Convention Bureauren bulegoetan, ekimenarekin atxikitako merkataritza-establezimenduetan, azoketan eta nazioarteko lan-tailerretan, baita https://www.sansebastianturismoa.eus/images/guia-moda-san-sebastian.pdf webgunean ere.
DONOSTIA: JAIALDIEN HIRIA

Hiriko jaialdiei buruzko lehendabiziko argitalpen bat ere diseinatu da, urtarokotasunari buelta emateko eta bisitariari plan kulturalak edozein urte-sasoitan eskaintzeko; horrekin, gainera, Donostia kalitatezko kultur jomuga gisa posizionatzen da. Hirian antolatzen diren jaialdi handiak baliatu nahi dira, erakargarri gisa, Donostian izaten diren gainerako jaialdi txikiagoetara bisitariak ekartzeko.

po9

2018KO AGENDA
Halaber, urteko agenda ere eguneratu da, hilabetez hilabete aisialdi- eta kultura-planik onenak proposatzeko… Berriro ere urtarokotasunari konponbidea emateko estrategia landuta.

po10

2018 agenda: https://www.sansebastianturismoa.eus/images/documentos/agenda-kultura-donostia.pdf
DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN VISIT- BIZI 2017-2021 GIDA PLANA ETA TXOSTENA
Donostia/San Sebastián VISIT- BIZI 2017-2021 gida-planaren txostena zein dokumentu osoa honako helbide honetan kontsulta litezke: https://press.sansebastianturismoa.eus/eu/bidaiatzeko-modu-berrien-aurrean-erantzun-berriak
po11

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.