Donostia Turismoak “Feel like a donostiarra” kanpaina abian jarri du turismo jasangarriaren alde

Azteazkena, 28 Iraila 2022

Donostia Turismoa erakundeak kanpaina bat martxan jarri du udazkenerako, helburu bikoitzarekin: jasangarritasuna eta helmugaren desestazionalizazioa sustatzea.

Kanpaina honetan kalitateko helmuga jasangarri moduan aurkezten da Donostia eta bisitari nazional zein atzerritarrak hiria donostiarrak balira bezala bizitzera gonbidatzen ditu, errespetua eta bizikidetza abiapuntu hartuta.

 “Feel like a donostiarra” kanpainak tokiko bizimodua, kultura eta produktuak goraipatzen ditu eta plan jasangarri ugari proposatzen ditu. Plan hauei ikusgarritasuna emango zaie bitarteko digitaletako ikus entzunezko edukien bitartez, posta elektroniko bidezko marketinarekin eta estatuko zein nazioarteko influencerren lankidetzarekin.

Donostia Turismoak lanean jarraitzen du hiria kalitateko helmuga jasangarri gisa promozionatzeko, arreta berezia jarrita geure kulturan, gastronomian, naturan, tokiko plan jasangarrietan, etab. Era berean, desestazionalizazioaren aldeko apustua ere egin du eta, horretarako, urrian eta azaroan zehar, turismo gutxien duten hilabeteak izanda, “Feel like a donostiarra” ikus entzunezko kanpaina abiaraziko du, Donostia bisitatzen dutenei hiria bertakoak balira bezala bizitzeko gonbidapena luzatuz.
Cristina Lagé Donostiako Turismo Jasangarriko zinegotziak esan du: “gure helburuetako bat da bisitatzen gaituztenek donostiarrak balira bezala jardutea Donostian, bertako ohiturak eta tradizioak ezagutuz eta hiriko eguneroko bizitzan parte hartuz, eguneroko lan arruntak errespetuz eta Donostia modurik naturalean arakatuz”.

Kanpaina publiko estrategiko bati zuzendua dago, bereziki Espainia, Frantzia eta Erresuma Batuko bisitariei, lehentasuna emanda gure hiria bisitatzeko interesa agertu duten eta ongi konektatuta dauden hiriei. Profil berriak bilatzen dira, hots, bizitza osasuntsua, bidaiak, gastronomia, ingurumena eta jasangarritasuna maite dituzten bisitariak, batez ere 25 eta 55 urte artekoak.

Kanpaina ezagutzera emango da google ads, social ads eta posta elektronikoz egindako marketin bidez eta, horrez gain, jasangarritasunarekin eta irisgarritasunarekin lotutako profila duten Espainia, Frantzia eta Erresuma Batuko influencerren laguntza ere izango du, hiria modu jasangarrian bisitatuz izandako esperientzia erakutsiko baitute.

 Halaber, landing page edo hasierako orri bat sortu da Donostia Turismoaren webgunean: www.sansebastianturismoa.eus/plan-jasangarriak. Bertan, hirian eta lurralde osoan egiteko hainbat plan jasangarri aurkitu ahalko dira. Hasierako orri hori gune dinamikoa izango da eta plan berriak gehitzeko aukera emango du, DSS Turismoari lotutako enpresen lankidetzarekin. 

Planes sostenibles donostia
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.