DONOSTIA TURISMOA & CONVENTION BUREAUK TURISMOAREN IRISGARRITASUNAREN DIAGNOSTIKOA JARRI DU MARTXAN


Astelehena, 28 Maiatza 2018

Gure turismoguneko irisgarritasunaren inguruko informazioaren eskaera handia eta irisgarritasuna erabiltzaile guztion eskubidea dela kontuan izanda, Donostia Turismoa & Convention Bureauk, Turismogunearen Kudeaketa Sailetik, Donostiako irisgarritasun turistikoari buruzko diagnostikoa jarri du abian.

Diagnostikoa turismo irisgarrian espezializatuta dagoen “Baskforall” harrera-agentziarekin eta “ZA Formación y asesoría en accesibilidad” eta “Errotu” (ingurune irisgarrietan espezializatutako arkitektura-estudioa) aholkularitza-enpresekin batera ari dira egiten.

Honako hauek dira diagnostikoaren helburuak:
Turismoguneko kate turistiko osoko irisgarritasunaren benetako egoera ezagutzea, zerbitzu eta gune publikoetan arreta berezia jarrita.

Turista eta bisitariei enpresa eta zerbitzu turistikoetako irisgarritasuneko ezaugarrien inguruko informazioa ematea aniztasun funtzionaleko beharrak dituzten pertsonek establezimenduen benetako egoerari buruzko informazioa eskura dezaten edo agentzia espezializatuetako zerbitzuak kontrata ditzaten.

Orain arte irisgarritasun arloan egindako ahaleginei eta irisgarritasuneko maila altuari balioa ematea.
Irisgarritasun arloan egin daitezkeen hobekuntzak detektatzeko jarduera-plana egitea.
Diagnostiko hori egiteko, turismo-enpresei, erabiltzaileen elkarteei eta udal-sailei zuzendutako elkarrizketak eta inkestak egiten ari dira. Horrez gain, taldeko dinamika egin da irisgarritasun arloko gai horiek eztabaidatzeko eta diagnostikoa osatzeko. Parte-hartzaileek horren inguruko oso balorazio ona egin dute eta ildo horretan lanean jarraituko da.

 
Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
 
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.