Donostia Turismoa & Convention Bureauk eta Gipuzkoako Hoteleknlankidetza-hitzarmen berria sinatu dute hiriko turismoa sustatzeko

Donostia Turismoa & Convention Bureauk eta Gipuzkoako Hotelek lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute hiriko turismoa sustatzeko

  • Aurten, lehenengo aldiz, nazioartetik Donostiara datozen bisitari kopuru handiena Estatu Batuetatik dator.
  • Hitzarmenaren xedea da Donostiako eta lurraldeko jarduera turistikoa hobetzea.
  • Hitzarmenaren ondorioz, prentsa eta agente estrategikoentzako bidai gehiago antolatu ahal izango dira, Donostia nazioartean posizionatzen laguntzeko. Gainera, marketing ekintzetan kolaborazioa ere landuko da, irtenalditxoen erreserba tresnak hobetzeko, prestigiozko eragileak erakartzeko etab.
  • 2017an ehun press eta fam trip-etik gora egin dira.

Elkarlanerako hitzarmenari esker, hiriko turismoa sustatzeko helburuarekin 21 hotelek ehun gela baino gehiago eskainiko dituzte doan. Hiriaren promozioa sustatzeko eskaintzen zaizkie turismoko arduradunei ohe horiek, hainbat erabileratarako: fam trip-ak (eragile edo turoperadoreentzako familiarizazio bidaiak), press trip-ak (nazioarteko komunikabideetan erreportajeak idatziko dituzten kazetarientzat) eta ikuskapen bidaientzat, aisialdi zein MICE/ kongresu turismorako.

2017 urtean 110 komunikabiderekin kolaboratu da, aisialdi- turismoko 80 eragilerekin eta kongresu-turismoko 46rekin. Fam eta press trip horietako asko, hitzarmen honetan eskainitako logelei esker aurrera atera dira. Bidai horiek, Donostia nazioartean posizionatzen laguntzen dute, Donostiako Turismo Gida-Planak lehentasunezkoak bezala identifikatzen dituen merkatuetan (Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Kanada, Japonia, Australia, Benelux, Eskandinavia…).

Lan horren ondorioz, urteetan zehar, merkatu horiek indartuz joan dira, eta, aurten, lehenengo aldiz, Donostiara datozen bisitari kopuru handiena Estatu Batuetatik datoz (87.984 ostatu-gau), Frantziak oso gertutik jarraitzen badio ere (87.796 ostatu-gau). Frantzia izan da historikoki bisitari gehien ekarri dituen herrialdea. Ondoren, Top 5ean, Erresuma Batua, Alemania eta Australiak jarraitzen diete, hurrenez hurren.
Familiarizazio bidaiak OETekin kolaborazioan antolatzen dira (Espainiako Turismo Bulegoak Atzerrian), Basquetourrekin edo zuzenean eragileekin. Aisialdi-turismoari dagokionez, aurten Japonia, Estatu Batuak, Kanada, Alemania eta Erresuma Batuko eragileek bisitatu dute Donostia. Bilera-turismoari dagokionez, berriz, batez ere Alemania eta Estatu Batuetako eragileak izan dira etorri direnak.

Prentsa bidaiak zuzenean komunikabide espezializatuekin antolatzen dira, edo Basquetour eta OETen bitartez. Aurten komunikabide ugarirekin kolaborazioak egin dira, hala nola: The Times, CNN, Forbes, The Guardian, The Finantial Times, Le Telegramme, National Geographic, BBC Radio London, Air Canada, The Good Life Magazine, Condé Nast Traveller, Vogue, The Sun, Jamie Olivier Magazine, Femina, Peine de Vie, Architectural Digest, The Thrillist, Luxe Life, US News & World Report, France 5, Daily Star, Radio France, The New European…

Donostia komunikabide garrantzitsuenetan:

https://press.sansebastianturismoa.eus/eu/hemen-gaude/prentsa-espezializatuak-denek-gomendatzen-dute-donostia

Promoziorako gelak uzteaz gain, hitzarmenaren arabera Donostia Turismok antolatutako marketing ekintzekin bat egingo du Gipuzkoako Hotelak elkarteak: Irtenalditxoetako Plana

eta horretarako kudeaketa lanabesak hobetzea (Donostia / Gipuzkoa erreserbak). Aurten, gainera, marketing arloan beste hainbat elkarlan egitasmo abian jartzea ere espero da; hots, eragile profesionalak edo ospeko komunikabideak erakartzea.

Azkenik, hitzarmenak MICE jarduerak ekartzeko bi eragileen arteko elkarlana ere sustatu nahi du. Hautagaitzak diseinatu eta aurkezteko prozesuan elkarrekin lan eginda hirira kongresuak eta bilera profesionalak ekartzeko aukerak gehituko dira. Donostia Turismo & Convention Bureau eta Gipuzkoako Hotelen azken hitzarmenetako emaitzetan hala ikusi da.

Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du, eta bi aldeek proposatu daitezkeen bestelako sustapen-ekintzak lantzeko elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen dute.

Hitzarmenaren barruan, 2018 urterako logelak eskainiko dituzten hotelak:

  • Maria Cristina;*
  • Londres y de Inglaterra;
  • Barcelo Costa Vasca;
  • Hesperia Donostia;
  • Mercure Monte Igueldo;
  • NH Aranzazu;
  • San Sebastián;
  • Silken Amara Plaza;
  • Tryp Orly;
  • Hotel Astoria 7;
  • Villasoro;
  • ZENIT;
  • Avenida***
  • Codina***
  • Husa***
  • Niza***
  • Alemana
  • Ezeiza**
  • Parma**
  • La Galeria
  • Monte Ulia

San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.