Donostia Turismoa & CBk, TripAdvisorren kolaborazioarekin, #Kontxa365 kanpaina martxan jarri du, turismoaren desestazionalizazioa sustatzeko

Donostia Turismoa & CBk, TripAdvisorren kolaborazioarekin, #Kontxa365 kanpaina martxan jarri du, turismoaren desestazionalizazioa sustatzeko

Kontxa, Europako lehenengo hondartza, eta munduko seigarrena… urteko 365 egunetan!

Kontxa Europako hondartzarik onena da, eta mundu osotik seigarrena, Tripadvisor plataformaren Travellers’ Choice sarien arabera. Sari prestigiotsu horrek Donostiaren kalitate-marka indartzen du nazioartean eta, hura zabaltzeko eta Donostiako turismoa urtaro jakin batzuekin ez lotzea sustatzeko, Donostia Turismoa & Convention Bureauk #Kontxa365 kanpaina sortu du. Horretarako, lehiaketa bat eta hiria sustatzeko bideo bat egin ditu, eta TripAdvisorren eta haren nazioarteko difusio-kanalen laguntza izango du zabaltzeko.

Kanpainak Donostia urte osoan bisitatzeko gonbita egiten du, urteko 365 egunetan hiria biziz eta bisitatzen duten pertsonen begirada erakutsiz… izan ere, “Kontxa adina begirada daude”.

Lehiaketa martxoaren 27tik apirilaren 15era egongo da martxan, eta parte-hartzaileek Donostiara etortzeko hegaldi bat irabazi ahal izango dute, Hotel de Londres e Inglaterra hotelean ostatu hartuta, baita 200$-eko kupoia ere TripAdvisor esperientzietan aprobetxatzeko.

Kontxa365-sariak

Donostia Turismoa & Convention Bureauk, besteak beste, Donostiaren urtarokotasunari buelta emateko apustua egin du Donostia / San Sebastián VISIT- BIZI 2017-2021 gida-planean; hau da, bisitariak goi-denboralditik kanpo erakartzeko apustua. TripAdvisor plataformaren saria negu bete-betean jasotzeak indartu egiten du, hain justu, gida-planaren mezua: alegia, hiriko ikonoetako bat, Kontxa hondartza, ohiko testuingurutik aldendu eta behe-denboraldian bisitatzea, bisitariak benetako distira, magia eta egiazko esentzia deskubritu ditzan, argi bereziarekin eta jendetzarik gabe.

Sari prestigiotsua zabaltzeko helburuarekin, hiria Europan eta nazioartean kalitatezko eta erreferentziako jomuga gisa sendotzen jarraitzeko eta, horrez gain, desestazionalizazioa bultzatzeko, Donostia Turismoa & Convention Bureauk #Kontxa365 kanpaina abiarazi du. “Egunez ala gauez. Egun eguzkitsua izan ala euria egin. Paseatzea, irakurtzea, korrika egitea edo, besterik gabe, patxadan egotea hautatu izanda ere. Kontxa hondartzaren magiak aldaketarik gabe irauten du urteko 365 egunetan; izan ere, Kontxa adina begira daude … Agian horrexegatik, Europako hondartzarik onena eta munduko seigarrena izendatu du TripAdvisorren Travellers’ Choicek. Urteko edozein unetan Donostiara etortzeko aitzakia ezin hobea da”.

LaConcha365-hastagh

Kanpainak Kontxa hondartza bizi eta bisitatzen duten pertsonen ikuspegiaren bidez erakusten du, Instagram sare sozialeko argazkiak eta uneak aukeratuta. Donostia uda-partetik kanpo bisitatzeko gonbita egiten duten begiradak eta plan erakargarriak.

TripAdvisorren, Iberiaren eta Hotel de Londres e Inglaterra hotelaren lankidetza izan du Donostia Turismoa & Convention Bureauk lehiaketaren saria eskaintzeko: Donostiara munduko edozer tokitatik etortzeko bi pertsonarentzako hegaldi bat Iberiarekin, hiru ostatu-gau itsasora begira Londres hotelean, gosari eta guzti, eta 200 $-eko kupoi bat TripAdvisor esperientzietarako. Horrez gain, TripAdvisorrek kanpaina nazioarteko kanal guztietan zabalduko du.

Lehiaketan martxoaren 27tik apirilaren 15era bitartean parte hartu ahal izango da, eta bi urrats soil bakarrik jarraitu behar dira: aukeratu Donostiako begirada/traola gogokoena, idatzi e-maila eta jatorria, eta partekatu bideoa Facebooken, Donostiara etortzeko bidaia-laguna aipatuta.

Informazio gehiago: www.sansebastianturismoa.eus/laconcha365

Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.