Donostia Turismoa & CBk pintxoak jateko era tradizionala eta hiriko auzoak sustatuko ditu

Donostia Turismoa & CBk pintxoak jateko era tradizionala eta hiriko auzoak sustatuko ditu

Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren testuinguruan, Donostia Turismoa & Convention Bureauk hiriaren benetakotasuna eta fluxu turistikoen deskontzentrazioa sustatu nahi du. Hala, udari begira, pintxoak bertako batek bezala nola jan azaltzen duen bideoa sortu da, ohitura bere horretan mantentzeko helburuarekin. Gainera, blogari donostiarrek auzoetatik pintxo hoberenen ibilbideak proposatzen dituzte, fluxu turistikoak hiriko gune ezezagunagoetara eramateko, eta auzo guztietako ostalaritza eta saltokiak dinamizatzeko. Eduki guztia euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez kontsultatu ahal izango da.

Proposamen horiek, urte hasieratik martxan jarritako beste ekimenekin bat egiten dute, hiriaren jasangarritasuna, benetakotasuna eta kalitatea sustatzeko, eta desestazionalizazioa zein deskontzentrazioa bultzatzeko (argitalpenak, online edukia, kanpainak, bideoak, mapa interaktiboak etab. )

Ikus bideoa: “Donostian Pintxoak jateko gida”

Ikus bloga

Auzo bakoitzeko 5 pintxorik onenak

 


Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago

 
 
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.