Donostia Turismoa & CBk Online Denda jarri du abian bisitariari tokiko esperientziak eta produktuak eskaintzeko

Asteartea, 26 Ekaina 2018

Donostia Turismoa & Convention Bureauk turismo-txartelak, bisitaldiak, produktuak, esperientziak eta ihesaldiak online erosteko aukera eskainiko du gaurtik aurrera. Erosketa digitalizatuari esker, bisitariak, interesatzen zaizkion jarduerak etxetik planifikatu eta erosi ahal izango ditu.

Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planari jarraituz, Online Dendan salgai dauden jarduera eta esperientzia guztiak, Donostia Turismoa & CBko kide diren establezimenduek eskaintzen dituzte; hots, tokiko enpresa txikiek, ingurumenarekiko jasangarriak direnek. Esperientzia lokalak dira, kulturaz eta tradizioz betetakoak, eta Donostiako auzoetan zein lurraldean egiten dira. Horrela, turismogunearen deskontzentrazioa, jasangarritasuna, kalitatea eta benetakotasuna bultzatzen dituzte.

Donostia Turismoa & Convention Bureauk teknologia berrien aldeko apustua egiten du, bisitariaren esperientzia hobetzeko aplikatuta eta tokiko esperientzien eskaintza zabala klik bakarrarekin eskuragarri jarrita. Gainera, www.donostiaturismoa.com webgunean eskaintzen diren produktu eta zerbitzuek Donostia VISIT- BIZI 2017-2021 Gida Planaren ardatzak sendotzen dituzte: benetakotasuna, jasangarritasuna, deskontzentrazioa, kalitatea…

Onlineko denda berriaren bidez, bisitariak etxetik, turismogunera iritsi aurretik, bere bidaia planifikatu ahal izango du. Era berean, tokiko jarduerak, Donostiako enpresa txikiek eskainitakoak, ezagutuko ditu. Bertako kultura eta tradizioa bultzatzen dituzte eta ingurumenarekiko jasangarriak dira.

Jarduera horiek, gainera, turismogunea deskontzentratzen edo turismo-fluxua hiriko auzoetara eta ingurunera banatzen laguntzen dute. Eskainitako produktuen erdia Donostiatik kanpo egiteko esperientziak dira. Deskontzentrazioaren bidez, lurraldeko turismo eta natura arloko baliabide bikainak ezagutarazi eta balioa eman diezaiekegu. Gainera, hirian saturazioa ekidin eta egonaldi turistikoa luzatzen lagunduko dugu.

tienda-online2

Honako hauek dira onlineko dendan eros ditzakegun esperientzia batzuk:

Txangoak: Euskal kostaldean (Zumaia-Getaria- Zarautz/ Hondarribia- Pasaia/Iparraldeko kostaldea…), Donejakue Bidearen Abentura, Hiru Tenpluetako Bidea, Gaztelugatxe/ Bilbao/ Guggenheim etab.

Gastronomia: Txango Gastronomikoak Errioxara, Getariako txakolindegiak edo Zumaiako Flyscha sagardotegian bazkalduta, pintxoen tourrak, sagardotegiko menuak, bisita gaztandegi batera, sukaldaritza-tailerrak etab.

Itsas ibilaldiak eta kirolak: Txangoak, uhartera itsasontzian, Donostiako katamarana, uretako jardueren edo kirol-materialaren alokairua, pilota etab.

Bisita gidatuak: Funtsezko bisita gidatua, kulturala, hiriko auzoetan bisita gidatuak (Antigua eta Egia), tourrak bizikleta elektrikoan etab.

Gainera, SanSebastianCard eta Basquecard txartelak online erosteko aukera egongo da. Garraio publikoan mugitzea errazten diote bisitariari eta, gainera, turismo-baliabide garrantzitsuenetan beherapenak eskaintzen dituzte.

Donostia Turismoa & Convention Bureau udarako prestatu da

tienda-online3

Hiria kalitatezko turismogune gisa mantentzeko asmoz, Donostia Turismoa & Convention Bureau uda-hasierarako prestatzen ari da. Horretarako, onlineko denda abian jartzeaz eta produktu eta zerbitzuen eskaintza handitzeaz gain, bisitariari zuzendutako arreta indartu eta hiriko mugigarritasunari eta aparkalekuei buruzko informazioa hobetu du.

 
Bisitariaren arreta
Ekainaren 19tik irailaren 30era bitartean, Donostia Turismoa & CBk beste arretagune bat izango du Cervantes plazan Boulevarden eta autobus-geltokian dituen bulegoez gain. Data horietan honako hau izango da bisitariaren arretarako ordutegia:
Boulevardeko turismo-bulego nagusia:
Alderdi Ederreko informazio gunea:
Donostiako autobus-geltokiko informazio gunea:
Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 20:00etara
Igandetan 10:00etatik 19:00etara
Jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara
Astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Astelehenetik larunbatera 09:00etatik 20:00etara
Igandetan 10:00etatik 19:00etara
Jaiegunetan 10:00etatik 19:00etara
Mugikortasuna eta aparkalekua hobetzea

Donostia Turismoa & Convention Bureauk Udaleko Mugikortasun Sailarekin batera egin du lan hiriko aparkalekuei eta mugikortasunari buruzko informazioa hobetzeko.

www.donostiaturismoa.com webgunean dago jasota garraio publikoan mugitzeko moduari (lineak, ordutegiak eta abar) buruzko eta aparkatzeko tokiei buruzko informazio zehatza. Hiriko aparkalekuak eta aldirietako aparkalekuak (doakoak dira eta autobusarekin lotuta daude hirigunera iritsi ahal izateko) jasotzen dituen plano bat dago eta, era berean, aparkalekuen okupazio mailaren inguruko informazioa ere eskaintzen du denbora errealean.

Gainera, SanSebastianCard eta Basquecard txartelek bisitariari garraio publikoan mugitzea errazten diote, bai Donostian eta baita Euskadin ere.

Donostia Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago
Professional - San Sebastián turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.