Ostirala, 21 Apirila 2017
“Alimara Sariak. 360 Turismoa”-ren XXXIII edizioan, “Donostia Ihesaldiak 2016” kanpainia nabarmendu da eta “Promozio-Estrategiaren Berrikuntza” sailean saria irabazi du, Alt Empordà-ren “Escapada al més autèntic Empordà”, eta Kataluniako ekintzaile talde baten “Nomadizers, more than travellers” kanpainarekin batera.
Estatuko eta nazioarteko12 promozio-kanpaina sarituak izan dira, besteak beste, Nueva York, Donostia, Benidorm, l’Empordà, Priorat, edo Bartzelonakoak.
Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak hurrengoa azaldu du: “Bartzelonako Unibertsitateak jasotako sari honen balioa nabarmendu beharra dago, berrikuntzari lotutako turismo alorrean landutako estrategiaren apustua erakusten baitu. Udalaren apustua aintzat hartzen du hain zuzen ere, turismoan kalitatea, jasangarritasuna eta saturazioa ekiditeko egiten den lana, elkarbizitza zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Zentzu horretan, oso garrantzitsua da Unibertsitatetik egiten den aintzatespena, ezagutzatik, kulturatik, Donostiako hiriak turismoan egiten ari den lanaren alde. Gogoratu beharra dago, joan den urtean Finlandia bezalako hiri batek irabazi zuela eta aurten, Donostia bere ihesaldiengatik irabazi duela, asteburuko bisita horiengatik, aire erromantiko eta lasaiarekin, gure paseoekin… nazioarte mailan Donostia lehen mailan dagoela erakusten du, eta Aste Santuko datuek erakutsi duten bezala, Donostia Euskadiko Hiriburu Turistiko bezala bermatzen da. Zalantzarik gabe, lan onarengatik jasotako aintzatespen horiek guztiek frogratzen dute kalitatea mantentzea oso garrantzitsua dela”.

Estatuko eta nazioarteko promozio turistikoaren “Alimara Sariak. 360 Turismoa” CETT Taldeak sustatzen ditu, B>Travel, Kataluniako Nazioarteko Turismo Erakusketarekin batera. Aurten Turismo, Ostalaritza eta Gastronomiaren CETT- UB Nazioarteko Campusean izan dira eta sustapen turistikoko 12 kanpaina saritu dira. Irabazle guztiak 2016an eta 2017 hasieran Estatuko edo nazioarteko promozio turistikoko kalitatezko materiala sortzeagatik goratuak izan dira. Sari-banaketan 550 profesional baino gehiago bildu dira eta Jordi Baiget, Kataluniako Generalitat-eko Enpresa eta Ezagutzako conseller-a, izan da ekitaldiaren buru.

Donostia hiria, Donostia Turismo & Convention Bureauk diseinatutako “Donostia Ihesaldiak 2016” kanpainarengatik saritua izan da, hurrengo helburuak sustatzeko sortutakoa: desestazionalizazioa bultzatzea- goi-denboralditik kanpo hiria saltzeko xedearekin San Valentin ihesaldiak, sagardotegiak, pintxoak, running-a, plan erromantikoak etab. proposatu dira-; nazioartekotzea – horretarako Zinemaldia edo Europako Kultura Hiriburua ihesaldiak sustatu dira-; produktuaren dibertsifikazioa – produktu erakargarriak sortu dira, esaterako, surf edo familia ihesaldiak, esperientzia ahaztezinak eskaintzeko-; eta hiriaren branding-a hots, hiriaren irudi ona proiektatzea ihesaldien kanpainen bitartez.
Donostiarekin batera, “Promozio- Estrategian Berrikuntzaren Saria” sailean beste bi kanpainia ere sarituak izan dira, hots: Alt Empordà-ren “Escapada al més autèntic Empordà”, eta Kataluniako ekintzaile talde baten “Nomadizers, more than travellers”. “Fidelizazio Kanpainen” sailean, aldiz, New Yorkeko Roger Smith Hotela saritua izan da, “Knowing your guests allows you to exceed expectations” kanpainarengatik eta Associació Catalana d’Agències de Viatges especialitzades (ACAVe), bere informazioaren kalitate eta segurtasun mailarengatik. Sant Martí de Llémena Udalaren “Llegim a La Llémena: descobrim el Bosc de Llibres” kanpaina ere saritua izan da, Turismo Agentzia Katalanaren, Generalitat-eko Nekazaritza Sailaren eta Alicia Fundazioaren “Benvinguts a Pagès” kanpainarekin eta Casa Batlló-ren “#MésQue UnaRosa- Sant Jordi a la Casa Batlló”-ren kanpainarekin batera, “Produktu edo Esperientzietan Berrikuntza” Sailean.

Bestalde, “Sustapenean IKTen Erabilera” sailean, Benidorm-eko Turismo Fundazioaren “Benidorm incorpora la tecnología beacons” kanpaina eta Kroziako Turismoko “Istra gourmet Guide- Gourmet&Wine Lovers” kanpainak sarituak izan dira. Azkenik, “Turismo Jasanagarriaren Sustapena” sailean, Marques de Pastor Elkartearen “Una ruta en cinc etapes pel Pirineu insòlit. Senderisme responsable i sostenible organitzat pels amfitrions locals » kanpaina saritua izan da, “CAT sarian ” Associació Priorat Enoturisme-ren “Club Enoturista “Priorat Terroir” kanpaina, eta ikasleen CETT saria SERHS Tourism & Hotels-en “Cycling Friendly Hotels by SERHS”-rentzat izan dira.
Aurreko urteako irabazleak hurrengoak izan ziren: Visit Finland “100 Days of Polar Night Magic” kanpainarengatik, Consorci de Turisme del Baix Llobregat “A un salt de Barcelona” kanpainarengatik eta Bartzelonako diputazioa “Obre la porta i descobreix que Barcelona és molt més” kanpainarengatik.
Epaimahaia honako profesionales osatu dute: Miquel Alsius, CETT Taldeko lehendakaia; Maria Abellanet, CETTeko kontseilari-ordea; Miquel Alabern, Kataluniako Turismo Agentziaren zuzendari operario-zuzendaria; Carme Ayala, COPE kateko “Tira Millas” programaren zuzendaria; Jordi Blanch, Comunicatur-eko zuzendari instituzionala; Joan Miquel Gomis, UOCko Turismo Programan irakaslea; Montserrat Nadal, Kataluniako Generalitat-eko Kultura Saileko Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza Orokorreko Servei de Foment de l’Ús del Català-ren arduraduna; Anna M. Sánchez, Bartzelonako Diputazioko Promozio Turistikoaren Bulegoko arduraduna; Martí Sarrate, ACAVEko (Bidai Agentzia Espezializatuaren Kataluniako Elkartea)-ren lehendakaria; Marta Serra, B>Travel Erakusketako zuznedaria; eta Xema Vidal, Massana Eskolako zuzendari ohia.
San Sebastian Turismo & Convention Bureau-ko albiste gehiago